Itxi

Zozketa

Multzo zailak Barçarentzat eta Valentziarentzat Txapeldunen Ligan

Erredakzioa

Leer en Castellano

Bartzelonak Tottenham, PSV eta Inter izango ditu aurkari; Valentziak, United, Juventus eta Young Boys; Real Madrilen aurkariak Erroma, CSKA eta Pilsen dira; Atleticorenak, Dortmund, Monako eta Brugge.

UEFA Champions League

Ostegun honetan egin da 2018-2019 denboraldiko Txapeldunen Ligako multzoen fasearen zozketa. Azken hiru urteetan jarraian txapeldun izan den Real Madrilek defendatuko du titulua.

Bartzelonari eta Valentziari multzo zailak egokitu zaizkie. Bartzelona B multzoan egongo da, eta Tottenham, PSV Eindhoven eta Inter izango ditu aurkari. Valentzia, aldiz, H multzoan egongo da, Juventus, Manchester United eta Young Boys taldeekin.

Real Madrilek eta Atletico Madrilek zorte hobea izan dute. Txapelduna G multzoan egongo da, CSKA Mosku, Erroma eta Viktoria Pilsen taldeekin, eta Atletico Madril, A multzoan, Borussia Dortmund, Monako eta Brugge taldeekin.

C multzoa da zailenetakoa, PSG, Napoli, Liverpool eta Izar Gorria baitaude bertan. D multzoa, aldiz, ahulena ustez, Lokomotiv Mosku, Porto, Schalke 04 eta Galatasaray taldeek osatzen dute.

MULTZOEN FASEA:

A MULTZOA:

Atletico Madril, Borussia Dortmund, Monako, Brugge

B MULTZOA:

Bartzelona, Tottenham, PSV Eindhoven, Inter

C MULTZOA:

PSG, Napoli, Liverpool, Izar Gorria

D MULTZOA:

Lokomotiv, Porto, Schlake 04, Galatasaray

E MULTZOA:

Bayern Munich, Benfica, Ajax, AEK

F MULTZOA:

Manchester City, Shakhtar Donetsk, Olympique Lyon, Hoffenheim

G MULTZOA:

Real Madril, Erroma, CSKA, Viktoria Pilsen

H MULTZOA:

Juventus, Manchester United, Valentzia, Young Boys

Albisteak (3)