Itxi

1. JARDUNALDIA

Real Madril, Bayern, Juventus eta United sendo hasi dira

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Zuriek erraz irabazi diote Erromari Bernabeun (3-0). Gainerako hirurek etxetik kanpo lortu dituzte garaipenak, gol bakar bat jaso gabe.

Gareth Bale, gola ospatzen. Argazkia: EFE

Azken hiru Txapeldunen Ligak irabazi dituen Real Madrilek indar erakustaldia emanez ekin dio txapelketari, orain arte Lopeteguiren aginduetara egin duen partidarik onena eginda. Talde osoa aritu da ondo, eta iaz finalerdiak jokatu zituen Erromak ezin izan dio aurre egin. Isco, Bale eta Mariano izan dira madrildarren golegileak (3-0).

Juventus, Bayern Munich eta Manchester United taldeek ere garaipenarekin ekin diote lehiari. Valentzia (0-2), Benfica (0-2) eta Young Boys (0-3) azpiratu dituzte etxetik kanpo, hurrenez hurren.

Aitzitik, Guardiolaren taldeak, Manchester Cityk, ezustekoa eman du, galdu egin baitu etxean Olympique Lyonen aurka (1-2), multzoen faseko lehen jardunaldian.

Eguneko irudiaren protagonista, berriz, Cristiano Ronaldo izan da. Jokalari portugaldarrari txartel gorria atera dio epaileak Mestallan, Murillo atzelaria jo izana egotzita.

Cristiano Ronaldo, atsekabetuta txartel gorria ikusi ostean. Argazkia: EFE

Irailaren 19ko partiden emaitzak:

E multzoa:

Ajax 3–0 AEK [Tagliafico, 36'; Van de Beek, 76'; Tagliafico, 90']

Benfica 0–2 Bayern [Lewandowski, 10'; Renato Sanches, 53']

F multzoa:

Shakhtar Donetsk 2–2 Hoffenheim [Ismaily, 27'; Maycon, 81'| Grillitsch, 6'; Nordveit, 38']

Manchester City 1–2 Olympique Lyon [Bernardo Silva, 67' | Cornet, 26', Fekir, 43']

G multzoa:

Real Madril 3–0 Erroma [Isco, 45'; Bale, 58'; Mariano, 91']

Viktoria Pilsen 2–2 CSKA Mosku [Krmencik, 29'; Krmencik, 41' | Chalov, 49'; Vlasic, 95']

H multzoa:

Valentzia 0–2 Juventus [Pjanic, 45' (pen.); Pjanic, 50' (pen.)]

Young Boys 0–3 Manchester United [Pogba, 34'; Pogba, 42' (pen.); Rashford, 65']

Albisteak (2)