Itxi

2. jardunaldia

Tottenhamek ezin du kale egin Bartzelonaren aurka Wembleyn

eitb.eus

Leer en Castellano

Talde ingelesak Barça hartuko du B Multzoko bigarren jardunaldian eta ezin du kale egin. Asteazkeneko beste partida handia Napoli-Liverpool izango da.

Tottenhaen entrenamendua bartzelonaren aurka jokatu bezperan. Argazkia: EFE

Asteazken honetan jokatuko dira 2018-2019 Txapeldunen Ligako A, B, C eta D Multzoetako bigarren jardunaldiko partidak. Tottenham-Bartzelona eta Napoli-Liverpool dira eguneko neurketa handiak.

Jardunaldia 18:55ean hasiko da PSG-Izar Gorria (C Multzoa) eta Lokomotiv Mosku-Schalke 04 (D MUltzoa) norgehiagokekin. Beste neurketa guztiak 21:00etan hasiko dira. C Multzoan Napoli-Liverpool partida ikusgarria jokatu da, eta FC Porto-Galatasaray lehiak itxiko du bigarren jardunaldia D Multzoan.

Wembleyn jokatuko den Tottenham-Bartzelona da B Multzoko partida handia. Ingelesek ezin dute kale egin lehen jardunaldian porrota jaso baitzuten Interren aurka. Bartzelonak, aldiz, irabazi egin zion PSVri (4-0). Bestalde, Interrek bigarren garaipena jarraian lortu nahi du, baina PSV gainditu beharko du horretarako.

A Multzoan Atletico Madrilek Brugge izango du aurkari Metropolitanon. Simeonek zuzentzen duen taldeak garaipena lortu eta 6 punturekin kokatu nahi da A Multzoan. Borussia Dortmundek helburu berdina du, eta Monako hartuko du etxean.

A, B, C eta D Multzoetako 2. jardunaldiko partidak:

A Multzoa

Atletico Madril - Club Brugge (21:00etan)

Borussia Dortmund - Monako (21:00etan)

B Multzoa

Tottenham - Bartzelona (21:00etan)

PSV Eindhoven - Inter Milan (21:00etan)

C Multzoa

PSG - Izar Gorria (18:55ean)

Napoli - Liverpool (21:00etan)

D Multzoa

Lokomotiv Mosku - Schalke 04 (18:55ean)

FC Porto - Galatasaray (21:00etan)

Albisteak (3)