5. Jardunaldia
PSG-Liverpool eta Tottenham-Inter, asteazkeneko partida aipagarrienak
eitb.eus
Jardunaldia 18:55ean hasiko da Atletico-Monaco et Lokomotiv-Galatasaray partidekin. Gainerako neurketak, 21:00etan hasiko dira.
Asteazken honetan jokatuko dira Txapeldunen Ligako A, B, C eta D multzoetako 5. jardunaldiko partidak. Jardunaldia 18:55ean hasiko da, Atletico Madril-Monako (A multzoa) eta Lokomotiv Mosku-Galatasaray (D multzoa) neurketekin.
Partida aipagarrienetako bat Paris Saint-Germainek eta Liverpoolek Printzeen Parkean jokatuko dutena da. Ingelesak dira C multzoko liderrak 6 punturekin eta frantziarrak 5 puntu dituzte. Bigarren sailkatua den Napolik (6 puntu) Izar Gorriaren (4 puntu) aurka jokatuko du.
B multzoan ere norgehiagoka handi bat ikusteko aukera izango dugu; Wembleyn, Tottenhamek (4 puntu) Inter Milanen (7 puntu) aurka jokatuko baitu. Bartzelona liderrak (10 puntu) PSV Eindhoveni (puntu 1) egingo dio bisita.
Atletico Madrilek eta Borussia Dortmundek jokoan izango dute A multzoko lidertza, berdinduta baitaude 9na punturekin. Dortmundek Brujas (4 puntu) izango du aurkari, eta Atleticok Monakoren (puntu 1) bisita jasoko du Metropolitanon.
C multzoan, FC Portok (10 puntu) Schalke 04 (8 puntu) taldearen aurka jokatuko du, eta lidertza izango dute jokoan. Multzoko beste partida Lokomotivek (punturik ez) eta Galatasarayk (4 puntu) jokatuko dute.
A, B, C eta D multzoetako 5. jardunaldiko partidak (asteazkena, azaroak 28):
A Multzoa:
Atletico Madril - Monako (18:55ean)
Borussia Dortmund - Brujas (21:00etan)
B Multzoa:
Tottenham - Inter (21:00etan)
PSV - FC Bartzelona (21:00etan)
C Multzoa:
PSG - Liverpool (21:00etan)
Napoli - Izar Gorria (21:00etan)
D Multzoa:
FC Porto - Schake 04 (21:00etan)
Lokomotiv Mosku - Galatasaray (18:55ean)