Itxi

Real Madril

UEFAk diziplina-espedientea ireki dio Ramosi, Ajaxen aurka ikusitako txartelagatik

Erredakzioa

Leer en Castellano

UEFAren Diziplina Batzordeak jakinarazi du Real Madrileko jokalariari espedientea ireki diola 'nahita txartel horia behartzeagatik'.

Sergio Ramos. Argazkia: EFE

UEFAren Diziplina Batzordeak espedientea ireki dio Sergio Ramos Real Madrileko defentsari, Ajaxen aurkako partidan "nahita txartel horia behartzeagatik". Otsailaren 13an jokatu zuen Madrileko taldeak Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako joaneko partida, Amsterdamen.

Otsailaren 14an, UEFAk iragarri zuen diziplina-ikerketa ireki zutela Sergio Ramosek Ajaxen partida amaitu ostean egin zituen adierazpenengatik. Real Madrileko kapitainak komunikabideen aurrean onartu zuen txartela behartu zuela itzuliko partida ez jokatzeko, eta aurrera egitekotan final-laurdenetara garbi iristeko.

UEFAren Etika eta Diziplina Batzordeak ostegunean, otsailaren 28an, hartuko du kasu honi buruzko erabakia.

Albisteak (3)