Finalerdiak
Bayern vs Bartzelona eta Lyon vs Chelsea, Txapeldunen Ligako finalerdietan
eitb.eus
Irene Paredesen Paris Saint-Germainek ezin izan du Chelsearen aurkako kanporaketa gainditu, nahiz eta 2-1 menderatu duen etxean.
Asteazken honetan, Emakumezkoen Txapeldunen Ligako final-laurdenetako bueltako norgehiagokak jokatu dira, eta honako hauek izan dira hurrengo faserako eskubidea bereganatu duten lau taldeak: Bartzelona, Bayern Munich, Chelsea eta Olympique Lyon.
Finalerdiei dagokienez, hauek izango dira aurrez aurrekoak: Bayern vs Bartzelona eta Lyon vs Chelsea. Joaneko partidak apirilaren 20an eta 21ean jokatuko dira, eta bueltakoak, apirilaren 27an eta 28an.
Finala maiatzaren 18an izango da, Hungariako hiriburuan, Budapesten.
Final-laurdenetako kanporaketen emaitzak:
Joanekoak:
Lyon 2-1 Wolfsburg
FC Bartzelona 3-0 LSK Kvinner
Slavia Praga 1-1 Bayern Munich
Chelsea 2-0 PSG
Bueltakoak:
Wolfsburg 2-4 Lyon
LSK Kvinner 0-1 Bartzelona
PSG F 2-1 Chelsea
Bayern Munich 5-1 Slavia Praga