Itxi

Champions League

Bartzelona-Real Madril: De Bleeckerek zuzenduko itzulerako partida

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Belgikarrak Barçaren eta Interren arteko iragan urteko finalerdietako itzulerako partida epaitu zuen. Motta egotzi zuen Busquetsek antzerkia egin ostean. Mourinhok zen italiarren entrenatzailea orduan

UEFAK jakitera eman du zein izango den datorren asteartean Bartzelonak eta Real Madrilek Camp Noun jokatuko duten Txapeldunen Ligako finalerdietako itzulerako partidako epailea. Frank De Bleeckere belgikarrak zuzenduko du Klasikoa.

Erabakia ezbairik gabe polemikoa da. Izan ere, epaile honek zuzendu baitzuen iazko Txapeldunen Ligako finalerdietako itzulerako partida. Camp Noun bertan zuzendu zuen Bartzelonaren eta Internazionaleren arteko partida. Norgehiagokako 30. minutuan epaileak Motta Internazionaleko jokalariari txartel gorria erakutis zion. Busquetsekin lehian ari zen Motta eta Bartzelonako jokalaria lurrera bota zen Mottak eskuarekin jo ziolakoan. Antzerkia egin zuen Busquetsek eta epaileak antzerki hura sinestu nahi izan zuen. Ondorioz, Motta egotzi eta Interrek ordu betez hamar jokalarirekin jokatu behar izan zuen. Mourinho zen garai hartan Interreko entrenatzailea. Italiarrek 1-0 galdu zuten Camp Noun, baina joaneko partidan 3-1 irabazi zuten eta finalerako txartela Portu zuten ondoren Europako txapeldun izendatu zirelarik.

Iragan astean, Bartzelonak 0-2 irabazi zion Real Madrili Santiago Bernabeun eta epaileak Peperi txartel gorria atera zion Alvesek egindako antzerkia irentsi ostean. Hori dela eta, Mourinhok prentsaurrean Bartzelonari mesede egiten dioten epaile batzuk aipatu zituen. Aipatutakoen artean zegoen Frank De Bleeckere arbitro belgikarra.

Bestalde, Pedro Proença portugaldarrak zuzenduko du Txapeldunen Ligako beste finalerdiko itzulerako partida, hau da, Manchester Unitedek eta Schalke 04k jokatuko dutena. Proençak aukera asko zituen Bernabeun Real Madrilek eta Bartzelonak jokatu zuten joaneko partida. Baina, Bartzelona eta Guardiola kexatu egin ziren epailea Mourinhoren erkidea delako eta beraien ustez daukaten harremanak partida baldintzatu omen zezakeelako. Azkenean, Bartzelona berearekin atera zen eta Wolfgang Starkek zuzendu zuen partida. Stark iragan denboraldian Bundesligako jokalarien botoekin Alemaniako Ligako epaile txarrena izendatu zuten.


Albisteak (2)