Barçak publizitatea darama
Erzik, UNICEFeko proiektu burua eta UEFAko arbitroen presidenteordea
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Gobernuz Kanpoko Erakunde honen Proiektu Zuzendaria da Senes Erzik eta UEFAko Epaileen Batzordean sartuta dago Villar presidentearekin. Barçak UNICEFen publizitatea darama elastikoan.
Senes Erzik UNICEFeko proiektu zuzendaria da eta horrez gain UEFAko Arbitroen Batzordeko presidentea ere bada. Angel Maria Villar da UEFAko batzorde honetako presidentea. Bartzelonak UNICEFen izena darama elastikoan eta gauza hauek guztiek eztabaida sortu dute Bartzelonak eta Real Madrilek Txapeldunen Ligako finalerdietako itzulerako partida jokatu aurretik.
Jose Mourinho Real Madrileño entrenatzaileak, finalerdietako joaneko partida eta gero (Bartzelonak 0-2 irabazi zion Real Madrili) prentsaurreko gogorra eman zuen. Mourinhok adierazi zuen ez zekiela zergatik Bartzelonak hainbeste botere duen arbitroentzat eta UEFArentzat. Ez zekiela botere hori nondik zetorren. UNICEF aipatu zuen, Villarren izena ere eman zuen. Ez dakiela Barçak irudi ona duelako edo oso jatorrak direlako, baina Europan botere handia zuela esan zuen. UNICEF aipatu zuelako adierazpenak txartzat hartu zituen jende askok, baina orain, Senes Erziken karguak jakinda bai UNICEFen eta bai UEFAn hitz horiek zentzua hartzen dute.
Astearteko Bartzelona-Real Madril partida bero-bero dator hainbat erabaki polemiko eta salaketak baitaude tartean.