Itxi

2. JARDUNALDIA

Bartzelonak eta Liverpoolek lehen garaipenak lortu nahi dituzte gaur

EITB.EUS

Leer en Castellano

Katalanek Inter Milanen bisita hartuko dute etxean; bitartean, Liverpoolek Salzburgo izango du aurkari Anfielden.

Antoine Griezmann, Leo Messi eta Arturo Vidal. Argazkia: EFE

Txapeldunen Ligako bigarren jardunaldia abiatuko dute gaur E, F, G eta H multzoetan. Genk – Napoli eta Slavia Praga – Dortmund izango dira eguneko lehendabiziko lehiak, 18:55ean hasiko baitira. Gainerako neurketak, berriz, 21:00etan jarriko dira martxan.

Norgehiagokarik nabarmenenak hiru izan daitezke. Batetik, F multzoan, Bartzelona eta Inter Milan nor baino nor gehiago arituko dira Camp Noun. Multzo horretan, puntu bana dute talde guztiek, aurreko jardunaldian berdindu besterik ez baitzuten egin.

Bestetik, E multzoan, Liverpool egungo txapeldunak Salzburgo izango du aurkari Anfielden. Austriako taldea multzoko liderra da, hiru punturekin; Kloppen mutilek, berriz, galdu egin zuten txapelketako estreinaldian, Napoliren etxean.

Azkenik, H multzoan, sailkapenean hiru punturekin parekatuta dauden Valentzia eta Ajax euren multzoko lidergoa lortzen saiatuko dira.

 

Urriak 2, asteazkena

E multzoa
(18:55) Genk – Napoli
(21:00) Liverpool – Salzburgo

F multzoa
(18:55) Slavia Praga – Dortmund
(21:00) Bartzelona – Inter Milan

G multzoa
(21:00) Leipzig – Lyon
(21:00) Zenit – Benfica

H multzoa
(21:00) Lille – Chelsea
(21:00) Valentzia – Ajax

Albisteak (2)