Itxi

2. JARDUNALDIA

Bayernek txikitu egin du Tottenham (2-7) eta Real Madrilek irabazi gabe darraio (2-2)

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Alemaniako taldea galtzen hasi bada ere, berehala berdindu du markagailua, eta Gnabryren (4) eta Lewandowskyren (2) golekin ezinean utzi du txapeldunordea.

Bayerneko jokalariak gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Txapeldunen Ligako A, B, C eta D multzoetan 2. jardunaldiari dagozkion neurketak jokatu dira astearte honetan, eta markagailu bat nabarmendu da beste guztien gainetik. Izan ere, Bayern Munichek izugarrizko gol erakustaldia eman du Londresen, Tottemhami 2 eta 7 irabazita. Serge Gnabry izan da neurketako izarra, bere taldearen zazpi goletatik lau erdietsi baititu. Gainerakoak Lewandowskyk (2) eta Kimmichek sartu dituzte.

B multzoko beste neurketan, Izar Gorria Olympiakosi gailendu zaio (3-1), eta, hartara, Londresko taldea, hau da, joan zen urteko txapeldunordea, hirugarren dago sailkatuta bere multzoan, puntu bakarrarekin.

Bere aldetik, Real Madrilek berdindu besterik ezin izan du egin Bernabeun Brujasen kontra (2-2). Belgikako taldea 0 eta 2 aurreratu da markagailuan lehen zatian. Aitzitik, talde zuriak erreakzionatu egin du atsedenaldiaren ostean, eta Ramosek eta Casemirok buruz sartutako golekin puntu bat bereganatu ahal izan du. Une honetan, madrildarrak A multzoko azken lekuan daude kokatuta puntu bakarrarekin; dena den, sailkapeneko bigarren tokia ez dute urruti, puntu bateko aldea soilik baitago bien artean.

Gaueko beste emaitza batzuk errepasatuz gero, Juventusek, Manchester Cityk eta Paris Saint-Germainek euren nagusitasuna azaldu dute Bayer Leverkusenen (3-0), Dinamo Zagreben (2-0) eta Galatasarayren (0-1) aurrean, hurrenez hurren.

2. jardunaldiko emaitzak A, B, C eta D multzoetan:

A multzoa

Real Madrid 2–2 Brujas [Sergio Ramos (55') eta Casemiro (85') | Dennis (9' eta 39')]
Galatasaray 0–1 Paris Saint-Germain [Icardi (52')]

B multzoa

Tottenham 2–7 Bayern [Son (13') eta Kane, de penalti (60') | Kimmich (15'), Lewandowsky (45' eta 87'), Gnabry (53', 55', 83' eta 88')]
Izar Gorria 3–1 Olympiakos [Vulic (63'), Milunovic (87') eta Boakye (90') | Semedo (37')]

C multzoa

Atalanta 1–2 Shakhtar Donetsk [Zapata (28') | Moraes (41') eta Taison (95')]
Manchester City 2–0 Dinamo Zagreb [Sterling (66') eta Foden (95')]

D multzoa

Juventus 3–0 Bayer Leverkusen [Higuain (17'), Bernardeschi (60') eta Cristiano Ronaldo (89')]
Lokomotiv Mosku 0–2 Atletico [Joao Félix (48') eta Thomas (58')]

Albisteak (2)