3. jardunaldia
Real Madrilek ezin du kale egin gaur Galatasarayren aurka
Erredakzioa
Txapeldunen Ligako multzoen faseko 3. jardunaldia Atletico-Bayer Leverkusen eta Shakhtar Donetsk-Dinamo Zagreb partidek irekiko dute, 18:55ean. Beste neurketa guztiak, 21:00etan hasiko dira.
Txapeldunen Ligako multzoen faseko hirugarren jardunaldia abian jarriko da gaur. Atletico Madril-Bayer Leverkusen eta Shakhtar Donetsk-Dinamo Zagreb partidek irekiko dute jardunaldia, 18:55ean. Beste partida guztiak, 21:00etan jokatuko dira.
A multzoan, Galatasaray-Real Madril eta Brujas-PSG partidak jokatuko dira. Real Madrilek puntu bakarra du, baita Galatasarayk, eta merengeek ezin dute kale egin kanporatuta geratzeko arriskuan egon nahi ez badute behintzat. Bestalde, PSGk (6 puntu) final-zortzirenetarako sailkapena bideratuta utzi nahi du, bigarren postuan mantendu nahi den Brujasi (2 puntu) Belgikan irabazita.
Bayern Munichek (6 puntu) Olympiacosen (puntu 1) aurka jokatuko du, hirugarren garaipena jarraian eskuratzeko helburuarekin. B multzoko beste partidan, Tottenhamek (puntu 1) Izar Gorriaren (3 puntu) kontra jokatuko du, Londresen. Talde ingelesak garaipena behar du, sailkapena oso zail jartzea nahi ez badu.
C multzoan, Manchester City (6 puntu) liderrak, azken sailkatua den Atalanta (0 puntu) izango du aurkari Etihad Stadiumean. Shakhtar Donetskek (3 puntu) eta Dinamo Zagrebek (3 puntu), aldiz, multzoko bigarren postua eskuratzea izango dute jokoan, Ukrainan.
Atletico Madrilen (4 puntu) eta Bayer Leverkusenen (0 puntu) arteko partida hartuko du Metropolitano estadioak. D multzoko liderra den talde koltxoneroak, azken sailkatua den talde alemaniarraren bisita jasoko du. Multzoko beste partidan, Juventusek (4 puntu) Lokomotiv Moskuren (3 puntu) kontra jokatuko du Turinen.