Itxi

3. jardunaldia

Inter-Borussia Dortmund eta Ajax-Chelsea, gaurko partida handiak

Erredakzioa

Leer en Castellano

Leipzig-Zenit eta Ajax-Chelsea partidek irekiko dute jardunaldia, 18:55ean. Beste neurketa guztiak 21:00etan hasiko dira.

Interreko jokalariak, Borussia Dortmunden aurka jokatu bezperako entrenamenduan. Argazkia: EFE

Txapeldunen Ligako multzoen faseko hirugarren jardunaldia itxiko da gaur. Ajax-Chelsea eta Leipzig-Zenit partidek irekiko dute jardunaldia, 18:55ean, beste neurketa guztiak 21:00etan hasiko dira.

Inter Milanek (puntu 1) eta Borussia Dortmundek (4 puntu) jokatuko dute jardunaldiko partida handienetako bat. Bestalde, F multzoko beste norgehiagokan, Slavia Praga (puntu 1) eta Bartzelona (4 puntu) ariko dira nor baino nor. Barçak garaipena lortuz gero, Kataluniako taldeak final-zortzirenetarako sailkapena bideratuta utziko luke.

E multzoan, Salzburg (3 puntu) eta Napoli (4 puntu) lehiatuko dira bigarren sailkatuaren eta liderraren arteko partidan. Genk (puntu 1) eta Liverpool ( 3 puntu) ariko dira nor bain nor multzo honetako beste partidan.

Ajaxek (6 puntu) eta Chelseak (3 puntu) asteazkeneko beste partida handienetako bat jokatuko dute, H multzoan. Valentziak (3 puntu), aldiz, Lille (0 puntu) izango du aurkari, Frantzian.

G multzoan, Leipzigek (3 puntu) Zenit (4 puntu) liderraren aurka jokatuko du etxean, eta Benfica (0 puntu) Olympique Lyonen (4 puntu) kontra arituko da, Portugalen.

Albisteak (3)