3. jardunaldia
Hirugarrenean heldu da Tottenhamen eta Real Madrilen lehen garaipena
Agentziak | Erredakzioa
Nahitaezkoa zen hiru puntuak eskuratzea bi taldeentzat. Gainerako faboritok ez zuten huts egin, Juventusen kasuan markagailua irauli behar izan zuen.
Txapeldunen Ligako hirugarren jardunaldia oso garrantzitsua zen talde batzuentzat. Tottenhamek eta Real Madrilek ezin zuten huts egin eta biek lortu zuten garaipena lehen bi jardunaldietan kale egin ondoren. Londresekoek 5-0 menderatu zuten Izar Gorria eta zuriek, Istanbulen, 0-1 irabazi zuten Galatasarayren kontra.
Gainerako faboritoek sendo jarraitzen dute, Paris Saint Germainek, Bayern Munichek eta Manchester Citik beste garaipen bat erdietsi zuten. Juventusen kasuan galtzen hasi, baina markagailua irauli zuen beste hiru puntu lortzeko.
3. JARDUNALDIA
A MULTZOA
BRUJAS 0 - PSG 5 Icardi (7, 63), Mbappe (61, 79, 83)
GALATASARAY 0 - REAL MADRIL 1 Kroos (18)
B MULTZOA
OLINPIAKOS 2 El Arabi (23), Guilherme (79) - BAYERN MUNICH 3 Lewandowski (34, 62), Tolisso (75)
TOTTENHAM 5 Kane (9, 72), Son (16, 44), Lamela (57) - IZAR GORRIA 0
C MULTZOA
SHAKHTAR DONETSK 2 Konoplyanka (17), Dodo (75) - DINAMO ZAGREB 2 Dani Olmo (25), Orsic (60 p.)
MANCHESTER CITY 5 Aguero (34, 39 p.), Sterling (58, 64, 69) - ATALANTA 1 Malinovskyi (28 p.)
D MULTZOA
ATLETICO MADRID 1 Morata (78) - BAYER LEVERKUSEN 0
JUVENTUS 2 Dybala (77, 80) - LOKOMOTIV MOSKU 1 Aleksei Miranchuk (30)