Itxi

4. jardunaldia

Borussia Dortmund-Inter eta Ajax-Chelsea, gaurko partida handiak

Erredakzioa

Leer en Castellano

Bartzelona-Slavia Praga eta Zenit-Leipzig partidek irekiko dute Txapeldunen Ligako multzoen faseko 4. jardunaldia, 18:55ean. Gainerako neurketak, 21:00etan hasiko dira.

Borussia Dortmunden lansaioa Interren aurkako partidaren bezperan. Argazkia: EFE

Txapeldunen Ligako multzoen faseko laugarren jardunaldiko partidak jokatuko dira gaur. Bartzelona-Slavia Praga eta Zenit-Leipzig neurketek irekiko dute jardunaldia, 18:55ean. Beste norgehiagoka guztiak, 21:00etan hasiko dira.

Bartzelonak (liderra, 7 punturekin) final-zortzirenetan egoteko aurrerapauso handia emateko aukera du, F multzoko azken sailkatua den Slavia Praga (puntu 1) hartuko baitu Camp Noun. Multzo honetan, partida handia jokatuko dute Borussia Dortmundek (4 puntu) eta Interrek (4 puntu), Signal Idunak Park estadioan.

E multzoan, liderra den Napolik (7 puntu) Salzburgo (hirugarren, 3 punturekin) izango du aurkari etxean, eta bigarren den Liverpoolek (6 puntu) Genk (puntu 1) azken sailkatua hartuko du Anfielden.

Jardunaldi honetako beste partida handi bat, H multzoaren buruan dauden Ajaxek (6 puntu) eta Chelseak (6 puntu) jokatuko dute Amsterdam Arenan. Bestalde, Valentzia-Lille neurketa Mestallan izango da. Valentzia hirugarren postuan da 4 punturekin eta Lille azken sailkatua da, puntu bakarrarekin.

Azkenik, Zenit (bigarren, 4 punturekin) eta Leipzig (liderra, 6 punturekin) elkarren kontra lehiatuko dira Errusian; Frantzian, aldiz, Olympique Lyonek (hirugarren, 4 punturekin) Benfica (azken sailkatua, 3 punturekin) izango du aurkari.

Albisteak (3)