4. jardunaldia
Bayern, PSG, City, Atletico Madril eta Juventus, sailkapenaren bila
Erredakzioa
Bayern-Olympiakos eta Lokomotiv-Juventus partidek irekiko dute gaurko jardunaldia, 18:55an. Gainerako norgehiagokak, 21:00etan hasiko dira.
Txapeldunen Ligak gaur itxiko du multzoen faseko laugarren jardunaldia. Lehen partidak, Bayern-Olympiakos eta Lokomotiv-Juventus izango dira, 18:55ean. Gainerako neurketak, 21:00etan hasiko dira.
PSGk (liderra, 9 punturekin) Brujas (hirugarren, 2 punturekin) izango du aurkari, eta garaipenak final-zortzirenterako txartela emango lioke Parisko taldeari. A multzoko beste partidan, Real Madrilek (bigarren, 4 punturekin) Galatasarayren (azkena, puntu 1ekin) kontra jokatuko du Santiago Bernabeun.
B multzoan, Bayernek (liderra, 9 punturekin) Olympiakos (azkena, puntu 1ekin) hartuko du etxean. Garaipenak, sailkatuta utziko luke talde alemaniarra. Bestalde, multzoko bigarren postua egongo da jokoan Izar Gorriaren (hirugarren, 3 punturekin) eta Tottenhamen (bigarren, 4 punturekin) arteko lehian.
Manchester City (9 puntu) C multzoko liderrak Atalanta (0 puntu) azken sailkatuaren aurka jokatuko du Italian. Ingalaterrako taldeak hurrengo fasera sailkatzeko aukera du. Dinamo Zagreben (hirugarren, 4 punturekin) eta Shakhtar Donetsken (bigarren, 4 punturekin) arteko partidan, bigarren postua eskuratzea egongo da jokoan.
D multzoan, Atletico Madrilek (liderra, 7 punturekin) Bayer Leverkusen (azkena, 0 punturekin) izango du aurkari, Alemanian, eta Juventusek (bigarren, 7 punturekin) Lokomotiven (hirugarren, 3 punturekin) kontra jokatuko du, Moskun. Espainiako taleak eta italiarrak, hurrengo faserako sailkapena lortzeko aukera dute.