Multzoen fasea
Ajax eta Inter, Txapeldunen Ligatik at
Agentziak | Erredakzioa
Liverpool, Valentzia, Leipzig taldeek bat egin dute Bartzelona, Bayern Munich, Manchester City, Juventus eta Paris Saint-Germainekin eta multzo-buru izango dira zozketan.
Liverpoolek, egungo Champions Leagueko txapeldunak, final-zortzirenetarako sailkapena lortu zuen Salzburgori 0-2 irabazia multzoen faseko seigarren eta azken jardunaldian.
Valentziak eta Leipzigek ere azken partida behar izan zuten txartela eskuratzeko eta izen handiko Ajaxek eta Interrek agur esan diote jada txapelketari.
Beraz, multzoetan lehen postua lortu duten taldeak honako hauek dira: Liverpool, Valentzia, Leipzig, Bartzelona, Bayern Munich, Manchester City, Juventus eta Paris Saint-Germain.
Multzoko bigarrenak, aldiz, Real Madril, Tottenham, Napoles, Chelsea, Borussia Dortmund eta O. Lyon, eta oraindik beste bi talde falta dira sailkapena erdiesteko; final-zortzirenen zozketa datorren astelehenean egingo da.
Europa Liga jokatuko dute, multzoko hirugarren geratu eta gero, Salzburgok, Ajaxek, Interrek eta Benficak.
6. JARDUNALDIA
Ajax 0 - 1 Valentzia
Benfica 3 - 0 Zenit
Chelsea 2 - 1 Lille
Dortmund 2 - 1 Slavia Praga
Inter 1 - 2 Bartzelona
Lyon 2 - 2 RB Leipzig
Napoles 4 - 0 Genk
Salzburgo 0 - 2 Liverpool