Multzoen fasea
Atleticok eta Atalantak final-zortzirenak osotu dituzte
Agentziak | Erredakzioa
Leverkusen, Shakhtar Donetsk, Olinpiakos eta Brujas lehiaketatik at geratu dira. Astelehenean Txapeldunen Ligako final-zortzirenen zozketa egingo da.
Txapeldunen Ligako seigarren eta azken jardunaldiko partidak jokatu ziren bart.
Final-zortzirenak osatzeko bi leku geratzen ziren eta Madrileko Atleticok eta Atalantak lortu zituzten. LaLigako taldeak Moskuko Lokomotiv gainditu zuen Wanda Metropolitano futbol-zelaian 2-0 eta multzoko bigarren sailkatu zen, Juventusen atzetik.
Italiarrek, multzoen faseko lehen hiru partidak galdu eta gero, izugarrizko erreakzioa izan eta ezustekoa eman zuten Shakhtar Donetsken etxean 0-3 irabaziz eta hurrengo faserako txartela erdietsiz.
6. JARDUNALDIKO EMAITZAK
Shakhtar Donetsk 0 - Atalanta 3
Dinamo Zagreb 1 - Manchester City 4
Atletico 2 - Lokomotiv Mosku 0
Bayer Leverkusen 0 - Juventus 2
PSG 5 - Galatasaray 0
Club Brugge 1 - Real Madril 3
Bayern München 3 - Tottenham Hotspur 1
Olinpiakos Piraeus 1 - Crvena Zvezda 0
SAILKATUTAKO TALDEAK
Multzo-buru
Bartzelona, Bayern Munich, Juventus, Manchester City, Liverpool, Paris St Germain, Valentzia eta RB Leipzig.
Multzoko bigarrenak
Chelsea, Atalanta, Atletico, Borussia Dortmund, Napoles, Olinpique Lyon, Real Madril eta Tottenham Hotspur.