Zozketa Nyonen
Real Madril - Manchester City, final-zortzirenetan
Agentziak | Erredakzioa
Borussia Dortmund - Paris St Germain, Napoles - FC Bartzelona, Atletico Madril - Liverpool eta Chelsea - Bayern Munich, zozketak eman dituen beste kanporaketak.
Txapeldunen Ligako final-zortzirenen zozketa egin da gaur Nyonen (Suitza). Joaneko partidak otsailaren 18, 19, 25 edo 26an jokatuko dira eta bueltakoak martxoaren 10, 11, 17 edo 18an.
Oso kanporaketa interesgarriak suertatu dira, izen handiko taldeak aurrez aurre eta final-laurdenetatik at espero ez diren taldea asko geratuko dira. Real Madrilek Pep Guardiolaren Manchester Cityren kontra neurtuko ditu indarrak, lehen partida Santiago Bernabeuko futbol-zelaian izango da eta bueltakoa Manchesterren.
Borussia Dortmund - Paris St Germain, Napoles - FC Bartzelona, Atletico Madril - Liverpool eta Chelsea - Bayern Munich dira zozketak eman dituen beste kanporaketa deigarriak.
FINAL-ZORTZIRENAK
Borussia Dortmund - Paris St Germain
Real Madril - Manchester City
Atalanta - Valentzia
Atletico Madril - Liverpool
Chelsea - Bayern Munich
Olympique Lyonnais - Juventus
Tottenham Hotspur - RB Leipzig
Napoles - FC Bartzelona
SAILKATUTAKO TALDEAK
Multzo-buruak
Bartzelona, Bayern Munich, Juventus, Manchester City, Liverpool, Paris St Germain, Valentzia eta RB Leipzig.
Multzoko bigarrenak
Chelsea, Atalanta, Atletico, Borussia Dortmund, Napoles, Olinpique Lyon, Real Madril eta Tottenham Hotspur.