Koronabirusagatik
Txapeldunen Liga eta Europa Ligako finalak atzeratu ditu UEFAk
eitb.eus
Agiri baten bitartez ez dagoela jokatzeko data berririk iragartzen dute. Halere, ekainaren 24a eta 27a aztertzen ari dira.
2020ko maiatzean jokatu behar ziren final guztiak atzeratzea erabaki du UEFAk, koronabirusagatik.
Beraz, Txapeldunen Ligako emakumezko zein gizonezko finalak, Europa Ligakoa ez dira maiatzean jokatuko. Championsekoa maiatzaren 30ean izan behar zen Istanbulen, emakumez¡ena 24an Vienan eta Eurpa Ligakoa hilaren 27an Gdansken.
Agiri baten bitartez ez dagoela jokatzeko data berririk iragarri du Aleksander Ceferin UEFAko presidenteak
Halere, lanean ari dira jada data berrien bila eta badirudi ekainaren 24a eta 27a aztertzen ari direla.