Itxi

Multzoen fasea

Txapeldunen Liga: Barça, Real Madril eta Manchester United, faboritoak

A.B.

Erredakzioa

Talde hauek dira zalee askoren ustez titulua lortzeko aukera gehien dituztenak, baina kontutan hartu beharko dira Chelsea, Manchester City, Internazionale Milan edo Bayern Munich bezalako taldeak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Astearte honetan hasiko da 2011-2012 denboraldiko Txapeldunen Ligako multzoen fasea eta kinieletan faboritoak dira Real Madril, Bartzelona eta Manchester United. Talde sendoak, ondo indartu direnak eta beti azken fasean egotera ohituta daudenak.

Baina, ez dira baztertu beharko kalitate handiko beste talde batzuk ere. Bayern Munich, Chelsea, Manchester City edo Inter Milan edonori irabazteko gai dira duten potentzialarekin. Titulua bilatuko dute talde hauek ere.

Orain arte aipatutako taldeez gain, badaude joko maila ona eskainiko eta futbol maila ona emango duten beste hainbat talde. Faboritoei aurre egiteko edo zailtasun askotan jartzeko gai direnak. Hauek izan daitezke, Arsenal, AC Milan, Villareal, Valencia, Napoli, Porto, Olympique Marsella, Olympique Lyon, Olympiacos, Dortmund, Shaktar Donetsk edo Benfica taldeen kasuak. Talde frantziarrek erakutsi dute beti azken fasean egoten direla eta Porto berak ere maila ona ematen du orokorrean txapelketa honetan.

Betiko moduan egongo da erdi ezezaguna den eta ezusteko bat baino gehiago emango duen talderen bat. CSKA Mosku, Trabzonspor, Lille, Bayern Leverkusen edo Ajax maila oneko taldeak dira. Orain arte aipatutako taldeak baino kalitate gutxiagokoak, baina ofizio askokoak. Bestalde, Dinamo Zagreb, Galati, Plzen, Basilea, Apoel, Bate, Genk edo Zenit bezalako taldeak humiltasunez ekingo diote txapelketari eta ezustekoren bat edo beste ematea izango da beraien helburua. Batek daki azken talde hauetakoren bat izan daitekeen aurtengo Txapeldunen Ligako errebelazioa.



Albisteak (1)

Bideoak (1)