Itxi

12:00etan

Txapeldunen Ligako fase finala zozkatuko da gaur

eitb.eus

UEFAk Championseko eta Liga Europako final-laurdenen eta finalerdien zozketa egingo du Nyonen.

Liverpool, azken txapelduna

Txapeldunen Liga eta Europa Liga protagonista izango dira berriro ere. Lau hilabete igaro dira azken partida jokatu zenetik eta azken faseko kanporaketen zozketa gaur egingo da UEFAk Nyonen (Suitza) duen egoitzan goizeko 12:00etan.

Txapeldunen Ligako fase finala abuztuan izango da Lisboa eta Liga Europako kanporaketak Alemaniako Colonia, Duisburgo, Gelsenkirchen eta Dusseldorf hirietan jokatuko dira.

Final-laurdeneko partidak abuztuaren 12 eta 15 bitartean jokatu egingo dira La Luz (Benfica) eta Jose Alvalade (Sporting de Portugal) futbol-zelaietan, finalerdiak 18an eta 19an eta final handia hilaren 22an. Partida guztiak iluntzeko 21:00etan hasiko dira.

Aurretik, abuztuaren 7an eta 8an, final-zortzirenetako falta diren bueltako neurketak jokatuko dira, tartean Real Madril-Manchester City. Joanekoan 1-2 irabazi zuen Pep Guardiolaren taldeak, beraz, Zinedine Zidanen gizonek aurrera egiteko markagailu hori irauli beharko dute Manchesterren. Napolesek Camp Nou bisitatuko du; joanekoan bana egin zuten italiarrek eta Bartzelonak Sao Paoloko estadioan.

Erabaki behar diren beste bi kanporaketak Juventus-Lyon, frantziarrak dira aurretik (1-0) eta Bayern Munich-Chelsea (0-3) dira.

Sailkatuta daude jada Atletico Madril, Atalanta, Leipzig eta Paris Saint Germain.

Albisteak (7)