Multzoen fasea
Txapeldunen Liga: Real Madrilek garaipena eskuratu du Zagreben (0-1)
Erredakzioa
Moruinhoren jokalariek Di Mariaren gol bakarrarekin irabazi dute Dinamoren aurka. Trabzonsporrek 0-1 irabazi dio Interri Milanen eta B multzoko aurreneko liderra da.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Dinamo Zagreben aurrean garaipena eskuratu du Real Madrilek Txapeldunen Ligan, Angel di Maria 'gorrizko gizona'ren gol bati esker. Madrildarrak serio aritu dira Zagreben eta protagonismoa eman diote Ivan Kelava etxekoen atezainari, partidako onena izan delarik.
Zurien jokoa ez da ona izan, baina txapelketako aurreneko garaipena lortu dute. Atsedenaldiaren ostean estreinatu du du Di Mariak markagailua, 53. minutuan. Jokaldi ona batean saria lortu dute Mourinhorenek.
Fitxa teknikoa:
0. Dinamo Zagreb: Kelava; Tomecak, Vida, Tonel, Ibañez; Calello (Situm, 87'), Badelj; Kovacic, Sammir, Leko; eta Rukabina (Bekiraj, 75').
.1. Real Madril: Iker Casillas; Sergio Ramos, Pepe, Carvalho, Marcelo; Xabi Alonso, Coentrao; Di Maria (Lass, 77'), Özil (Higuain, 77'), Cristiano; eta Benzema (Arbeloa, 82').
Golak:
0-1. 53'. Di Maria.
1. jardunaldia
Asteartean jokatutako partidak:
Genk - Valentzia 0-0
Chelsea - B. Leverkusen 2-0
Olympiacos - O. Marsella 0-1
B. Dortmund - Arsenal 1-1
Apoel Nicosia - Zenit S. Petersburgo 2-1
Oporto - Shakhtar D. 2-1
Bartzelona - Milan 2-2
Viktoria Pilsen - Bate Borisov 1-1
Asteazkeneko partidak:
Vila-real - Bayern Minich 0-2
Manchester City - Napoles 1-1
Lille - CSKA Mosku 2-2
Inter Milan - Trabzonspor 0-1
Basilea - Otelul Galati 2-1
Benfica - Manchester U. 1-1
Dinamo Zagreb - R. Madril 0-1
Ajax - O. Lyon 0-0