Txapeldunen Liga
C. Ronaldo: 'Ederra eta aberatsa naizelako txistu egiten didate'
Erredakzioa
Portugaldarrari hiru puntu josi behar izan zizkioten, belaunean, Lekok egin zion sarreraren ondorioz. "Epailearena lotsagarria izan da", gaineratu du.
Dinamo Zagrebeko Lekok sarrera itsusia egin zion Real Madrileko Cristiano Ronaldori eta hiru puntu josi behar izan zizkioten, belaunean. Talde zuriak partida irabazi zuen Angel di Mariak 53. minutuan sartutako golari esker (0-1).
Partidaren osteko elkarrizketan honakoa esan zuen portugaldarrak: "Ederra, aberatsa eta ona naizelako txistu egiten didate". "Epailearena lotsagarria izan da", gaineratu zuen. Epaileak ez zion Lekori txartelik erakutsi.