Koronabirusa
Angel Correa eta Sime Vrsaljko covid-19az kutsatu dira
Agencias | Redacción
Atletico Madrileko taldeak Txapeldunen Ligako partida jokatu behar du ostegunean, Lisboan, RB Leipzig taldearen kontra.
Atletico Madrilek igandean iragarri zuen bi jokalari covid-19az kutsatu direla: Angel Correa eta Sime Vrsaljko. Bi jokalariak, asintomatikoak, etxean bakartuta daudela esan dute.
Larunbatean, UEFAko protokoloak agintzen duen bezala, PCR testak egin zituen lehen taldeak, bai eta Lisboara bidaiatu behar zuten klubeko langileek ere. Madrileko taldeak Txapeldunen Ligako final-laurdenetako partida jokatu behar du ostegunean, Lisboan, RB Leipzig taldearen kontra, gaueko 21:00etan.
Klubak positiboen berri jakin bezain pronto UEFAri, Espainiako Federaziori, Portugaleko Federazioari eta Kirol Kontseilu Nagusiari komunikatu die. Orain proba gehiago egin beharko dituzte.
Comunicado oficial: La expedición a Lisboa se someterá a nuevas pruebas PCR tras la aparición de dos casos positivos https://t.co/GztEhGvQQZ
— Atlético de Madrid (@Atleti) August 9, 2020