Itxi

Lehen jardunaldia

Bayernek Atletico jipoitu du eta Shakhtarrek ezustekoa eman du Real Madrilen aurka

Erredakzioa

Leer en Castellano

Manchester Cityk 3-1eko emaitzarekin irabazi dio Portori, Liverpoolek garaipena lortu du Ajaxen kontra (0-1) eta bina berdinduta amaitu da Inter-Mönchengladbach (2-2) partida.

Lewandowski eta Hernandez, Coman zoriontzen Atleticori sartu dion golaren ostean. Argazkia: EFE

Txapeldunen Ligak asteazken honetan itxi du multzoen faseko lehen jardunaldia, A, B, C eta D multzoetan lehiatzen ari diren taldeen norgehiagokak jokatu ostean.

Jardunaldiaren hasieran Shakhtar Donetsekek ezustekoa eman du Real Madrili irabazita (2-3). Atsedenaldira 0-3ko aldeko emaitzarekin joan da Ukrainako taldea, eta bigarren zatian Real Madrilek aldeak murriztu ditu bi gol sartuta, baina ezin izan du punturik lortu. Shakhtar da B multzoko liderra, Inter Milanek eta Borussia Mönchengaldbachek bina (2-2) berdindu baitute multzoko beste partidan.

Bayern Munich txapeldunak Atletico Madril jipoitu du, 4-0eko emaitzarekin garaipena lortu eta talde alemaniarra dago A multzoko lehen postuan. Lokomotivek eta Salzburgek bina berdindu (2-2) dute.

Asteazken honetako partida handienetako bat Johan Cruyff Arenan jokatu da, eta Liverpoolek garaipena lortu du Ajaxen aurka (0-1). Bestalde, Atalantak 0-4ko emaitzarekin mendean hartu du Midtjylland eta italiarrak daude D multzoko lidergoan.

C multzoan, Manchester Cityk irabazi egin dio Portori (3-1) eta Olympiakosek garaipena lortu du Olympique Marsellaren kontra (1-0). City kokatu da C multzoko lehen postuan.

Albisteak (2)