Itxi

Multzoetako fasea

Txapeldunen Liga: Gauza asko erabakitzeke, bosgarren jardunaldian

Erredakzioa

Asteartean hil edo biziko zortzi partida jokatuko dira. Bayern Munich-Vila-real, Manchester United-Benfica edo Napoli-Manchester City (ETB1-en eta eitb.com-en laburpena) jardunaldiko ikusgarrienak.

David Silva. Argazkia: EFE

Txapeldunen Ligako multzoetako faseko bosgarren jardunaldia jokatuko da aste honetan. Taldeek ezin dute hutsik egin eta partidak hil edo bizikoak izango dira. A, B,C eta D multzoak ia erabakita gelditu daitezke

A multzoan Bauer Muncihek Vila-real hartuko du Allianz Arena futbol zelaian. Espainiako taldea txapelketatik at gelditu da, baina alemaniarrek multzoko lidergoa izango dute jokoan. Gainera, Napolik Manchester City hartuko du. Italiako taldeak garaipena behar du hurrengo fasera sailkatzeko aukerak izaten jarraitzeko.

B multzoan, oraindik gauza asko erabakitzeke daude. Multzoko liderrak, Interrek, automatikoki sailkatzea lortu dezake Trabzonspor etxetik kanpora garaitzen badu. Turkiako taldea eta CSKA Moskva 5 punturekin berdinduta daude eta oraindik ez dute amore eman. Errusiarrak Lilleren aurka arituko dira jardunaldiko aurreneko partidan (18:00etan).

Hiru taldek C multzoko lidertza eskuratzeko lehian jarraitzen dute. Manchester Unitedek benfica hartuko du Old Trafford futbol zelaian. Fergusonen mutilak eta Portugaleko taldea berdinduta daude 8 punturekin eta horregaitik partida hil edo bizikoa izango da. Gainera, Otelul Galatik Basel hartuko du. Suitzako klubak multzoko bigarren postua du helburu.

Real Madril da D multzoan sailkatzea lortu duen talde bakarra. Mourinhoren mutilek Ajaxen aurka jokatuko dute Amsterdamen. Holandako taldeak garaipena behar du O.Lyon soilik hiru puntura baitago. Frantziako taldeak Dinamo Zagreb kanporatuaren aurka jokatuko du etxetik kanpora.

Albisteak (1)

Informazio gehiago (1)