20/21
Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako emaitzak
EITB MEDIA
Jada jokatu dira joaneko partida guztiak. PSG, Liverpool, Borussia Dortmund, Porto, Bayern, Chelsea, Real Madril eta Manchester City taldeek garaipenak lortu dituzte.
Kylian Mbappe (PSG)
Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako joaneko partida guztiak jokatu dira jada. Azken bi neurketak otsailaren 24an jokatu ziren; Real Madrilek irabazi egin dio Atalantari (0-1) eta Manchester Cityk garaipena lortu du Borussia Mönchengladbachen aurka (0-2).
Otsailaren 23an, Bayern Munichek mendean hartu zuen Lazio (1-4) eta Chelseak garaipena erdietsi zuen Atletico Madrilen kontra (0-1).
Aurreko astean PSGk garaipena lortu zuen Barçaren aurka (1-4) eta Liverpoolek mendean hartu zuen Leipzig (0-2); Borussia Dortmundek Sevillari irabazi zion (2-3) eta Porto garaile atera zen Juventusen kontra (2-1).
FINAL-ZORTZIRENAK
Otsailak 16 , asteartea
Bartzelona 1-4 Paris Saint Germain
Leipzig 0-2 Liverpool
Otsailak 17, asteazkena
Porto 2-1 Juventus
Sevilla 2-3 Borussia Dortmund
Otsailak 23, asteartea
Atletico Madril 0-1 Chelsea
Lazio 1-4 Bayern Munich
Otsailak 24, asteazkena
Atalanta 0-1 Real Madril
Borussia M'Gladbach 0-2 Manchester City