Itxi

Final-zortzirenak (joanekoa)

Borussia Dortmundek Haalanden bi golei esker garaitu du Sevilla

A. B. | EITB Media

Leer en Castellano

Alemaniako taldeak 2-3ko emaitzarekin irabazi dio talde andaluziarrari final-zortzirenetako joaneko partida. Portok ere mendean hartu du Juventus (2-1).

Haaland (Borussia Dortmund), Sevillari sartu dizkion bi goletako bat ospatzen. Argazkia: EFE

Borussia Dortmundek 2-3 menderatu du Sevilla (2-3) Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako joaneko partidan. Bestalde, Portok mendean hartu du Juventus (2-1).

Sanchez Pizjuanen jokatu da Sevillaren eta Borussia Dortmunden arteko neurketa, eta ikusgarria izan da. Bi taldeak erasokor zelairatu dira, eta norgehiagoka oso bizia izan da. Susok sartu du lehen gola (1-0) Sevillarentzat, zazpigarren minutuan, baina hamabi minutu geroago Dahoudek banakoa (1-1) jarri du markagailuan. Partidako 27. minutuan, Haalandek 1-2koa sartu du, eta atsedenaldira iritsi aurretik, 43. minutuan, berriro Haaland izan da golegilea (1-3).

Bigarren zatia parekatua izan da, eta bi taldeek izan dituzte abaguneak, baina Sevillak bakarrik asmatu du ate aurrean; Luuk De Jongek 2-3koa sartu du, 84. minutuan. Hori izan da, ordea, partidako azken gola. Horrela, Borussia Dortmund nagusitu da Sevillan, eta abantaila hartu du kanporaketan.

Fitxa teknikoa:

Sevilla FC: Bono; Navas, Kounde, Diego Carlos, Escudero; Jordan (Oscar Rodriguez, 72. min), Fernando, Rakitic (Gudelj, 46. min); Suso (De Jong, 60. min), 'Papu' Gomez (Oliver Torres, 60. min) eta En-Nesyri (Munir, 60. min).

Borussia Dortmund: Hitz; Morey, Akanji, Hummels, Guerreiro (Passalack, 77. min); Bellingham, Emre Can, Dahoud (Meunier, 90. min); Sancho, Reus (Brandt, 81. min); eta Haaland.

Golak: 1-0, 7. min, Suso. 1-1, 19. min, Dahoud. 1-2, 27. min, Haaland. 1-3, 43. min, Haaland. 2-3, 84. min, De Jong.

Epailea: Danny Makkelie. Txartel horiak atera dizkie Hummels (73. min) eta Haaland (91. min) Borussia Dortmundeko jokalariei, baita Sevillako Oscar Rodriguez (88. min) jokalariari eta Lopetegui (94. min) entrenatzaileari.

Albisteak (2)