Ligaxkako fasea
Txapeldunen Liga: Azken txartela final-zortzirenetarako
Erredakzioa
Manchester United Txapeldunen Ligako hurrengo fasera sailkatzeko aukera du asteazken honetan, beste bederatzi talderekin batera. ETB-1 eta eitb.com-ek Ajax-Real Madril neurketa eskainiko du.
D Multzoa
Real Madril, matematikoki sailkatuta dago ligaxkako bost neurketak irabazi baititu. Ajaxen aurka, ordezkoz beteta, Txapeldunen Ligako hasiera hoberena erdietsi nahi du. Ajaxek puntu bakarrarekin nahikoa du hurrengo fasean sailkatzeko. Dinamo Zagrebek arazo handiak ditu defentsan, oraingoan Lyonen aurka neurtuko ditu indarrak. Olympiquek zazpi gol sartu beharko lituzte eta Real Madrilek Ajax garaitu beharko luke hurrengo faserako txartela lortzeko.
A multzoa
Agueroren Manchester Citya Bayern Munichen aurka arituko da ligaxkako azken jardunaldian. Cityk irabazi beharra dauka eta Vila-realek punturen bat lortu beharko luke talde ingelesa sailkatu ahal izateko. Vila-real, ostera, kanporatuta dago eta ez dauka ezer jokoan. Napoles, bere aurkaria, garaipenarekin sailkatuko litzateke.
B multzoaInternazionale sailkatuta dago hurrengo faserako, bere aurkaria Moskuko CSKA da. Talde errusiarrak hamabost puntutik bost bakarrik lortu ditu eta ia ezinezkoa du sailkapena lortzea. Lille eta Tranbzonspor, hirugarren eta bigarren dira taulan, beraz, euren eskuetan egongo da sailkapena lortzea.
C multzoa
Basilea eta Manchester United final-zortzirenetarako postu batengatik neurtuko dituzte indarrak. Benfica, sailkatuta dagoen arren Otelulen aurka bere taldeko lidertza erdietsi nahi du, 1994/95 denboralditik eskuratu ez duena.
Neurketak 20:45etan jokatuko dira:
Man. City - Bayern
Vila-real - Napoli
Lille - Trabzonspor
Internazionale - CSKA Moskva
Basel - Man. United
Benfica - Otelul Galati
Dinamo Zagreb - Lyon
Ajax - Real Madril