Itxi

Bere aita euskalduna da

Urko Pardo atezaina, Txapeldunen Ligako errebelazioetako bat

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

APOELekin historia egin du final-zortzirenetara sailkatuta. Chiotis bezalako atezain on bati postua kentzea lortu du. Belgikarra da jaiotzez, baina aita euskalduna du eta ama galiziarra.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Urko Rafel Pardo APOELeko atezaina Txapeldunen Ligako errebelazioetako bat izan da multzoen fasean. Belgikarra jaiotzez (Bruselan, 1983an), aita euskalduna du eta ama, aldiz, galiziarra.

Txipreko taldearekin final-zortzirenetarako txartela lortu zuten multzoen fasea amaitzeko jardunaldi baten faltan. Azken jardunaldian multzoko lehen postua eskuratu zuten nahiz eta Shakhtar Donetsken aurka 0-2 galdu.

Pardo Anderlechteko Jubenil mailan hasi zen nabarmentzen eta hortik FC Bartzelonak fitxatu zuen 2002-2003 denboraldian bigarren taldean jokatzeko. Ez zuen Barça Brekin asko jokatu eta utzita egon zen Cartagenan eta Sabadellen. 2007an Iraklis talde greziarrak fitxatu zuen eta bertan denboraldi bat burutu ondoren Errumaniako Rapid Bucarestek fitxatu zuen. Rapiden bi denboraldi eman zituen, baina bigarren urte horretan utzita joan zen Olympiacosera (2009-2010 denboraldian). Urte bete beranduago, 2010-2011 denboraldian Olympiacosek fitxatu zuen.

Aurten, 2011-2012 denboraldian Nikosiako APOELek fitxatu du. Chiotis bezalako atezain on bati postua kentzea lortu du. Txapeldunen Ligako hirugarren jardunaldian 32 minutu jokatu zituen Pardok. Chiotis lesionatu egin zen Porto FC taldearen aurkako partidan eta Urko Pardok ordezkatu zuen O Dragaon. Partida hura berdinduta bukatu zen (1-1). Laugarren jardunaldian APOELek etxean jokatu zuen Portoren aurka eta 2-1 irabazi zuten Urko Pardoren partida bikainari esker. Bosgarren jardunaldian Zeniten aurka jokatu zuen APOELek Errusian eta 0-0 berdindu zuten. Partida honetan ere Urko protagonista izan zen eta Txipreko taldeak final-zortzirenetarako txartela lortu zuen bere historian lehen aldiz. Multzoen faseko azken jardunaldian APOELek Shakhtar Donetsken aurka jokatu zuen, 0-2 galdu zuten, baina Urko Pardok lan bikaina egin zuen; Luiz Adriano Shakhtarreko aurrelariari penaltia geratu zion. Porrotak ez zion APOELi multzoko lehen postua ziurtatzea eragotzi.

Argi dago Urko Pardo lan bikaina egiten ari dela. Txapeldunen Liga erakusleiho itzela da eta Europako talde askok begiak jarri dituzte Urko Pardorengan, baina atzetik ibiliko ahal dira BBVA Ligako euskal taldeak?

Urko Pardoren kirol ibilbidea:

Anderlechteko Jubenil mailan hasi zen nabarmentzen

2002-2003: FC Bartzelona 'B'

2003-2004: FC Bartzelona 'B'

2004-2005: FC Bartzelona 'B'

2005-2006: Cartagena (FC Barcelona 'B'-k utzita)

2006-2007: CE Sabadell (FC Bartzelona 'B'-k utzita)

2007-2008: Iraklis FC (Grecia)

2008-2009: Rapid Bucarest (Errumania)

2009-2010: Olympiacos (Rapid Bucarestetik utzita)

2010-2011: Olympiacos

2011- (-): APOEL Nicosia

Albisteak (1)

Bideoak (1)