Itxi

21:00etan

Real Madrilek eta Chelseak abiatuko dituzte finalerdiak

EITB Media

Leer en Castellano

Joaneko partida Alfredo Di Stefano estadioan jokatuko da: asteazkenean PSGren eta Manchester Cityren arteko partida jokatuko da.

Benzema, Atalantaren kontrako partidan

Real Madrilek eta Chealsek gaur ekingo diote 2020-2021 denboraldiko Txapeldunen Ligako finalera sailkatzeko bideari, Alfredo Di Stefano estadioan (21:00).

Azken lau partidetan hiru gol sartu, baina azken hirutan alerik lortu ez duen Zinedine Zidaneren taldeak eraginkortasuna berreskuratu behar du bere aukerak sendotzeko, Europako Kopako bere hogeita hamargarren finalerdian. Kanporaketa honetan sekula ez du galdu Madrilgo taldeak Zidane entrenatzailea denetik. Zuriek Chelsea izango dute aurrez aurre, zeinaren aurka sekula ez duten jokatu Txapeldunen Ligan. Dena den, Ingalaterrako taldeak bi titulu kendu zizkion iraganean Madrili: 1971ko Errekopa eta 1998ko Superkopa.

Londresko taldearen egitekoa orain Txapeldunen Ligako beste final bat kentzea da, batez ere arlo fisikoan oinarrituta, une honetan aurkariarena baino hobea dirudiena eta sasoi honetan faktore erabakigarria izan daitekeena.

16 partida golik jaso gabe Tuchelekin

Getaferen eta Betisen aurka estropezu egin arren, Real Madrilek galdu gabeko 17 partidako boladan hartuko du Chelsea, eta 2021ean hiru neurketa baino ez galduta. Hori bai, Londresko taldeak baino bat gehiago; izan ere, Thomas Tuchel urdinen aulkira iritsi zenetik oso lehiakorra bihurtu da. PSGk 2020. urtearen amaieran kendu zuen kargutik entrenatzaile alemaniarra, eta hark Frank Lamparden lekua hartu zuen duela hiru hilabete.

Tuchelek Txapeldunen Ligako bere lehen finalera eraman zuen iaz Frantziako taldea, eta bertan 1-0 galdu zuen Bayernen aurka. Paristik atera ostean, Chelseara joan, eta taldea erabat sendotzea lortu du. Horren adierazle dira golik jaso gabe pilatu dituen 16 norgehiagokak, tartean Atleticoren eta Oportoren aurkako kanporaketak, zein Manchester Cityren kontra gainditutako FA CUPeko finalerdia.

Balizko hamaikakoak:

Real Madril: Courtois; Carvajal, Varane, Militao, Marcelo; Casemiro, Kroos, Modric; Marco Asensio edo Vinicius, Hazard eta Benzema.

Chelsea: Mendy; James, Rudiger, Azpilicueta, Silva, Marcos Alonso; Kanté, Jorginho; Werner, Mount eta Ziyech.

Epailea: Danny Makkelie (Herbehereak)

Futbol-zelaia: Alfredo di Stefano.

Ordua: 21:00.

Albisteak (2)