21:00etan, Etihad Stadiumen
Cityk Txapeldunen Ligako bere lehen finala jokatzea bilatuko du gaur
EITB Media
Pep Guardiolaren taldeak joaneko 1-2koa baliatuko du sailkapena erdiesteko. Chelsea-Real Madril neurketa asteazkenean jokatuko da.
Manchester Cityk eta Paris Saint-Germainek Txapeldunen Ligako bueltako partida jokatuko dute gaur Etihad Stadium futbol-zelaian gaueko 21:00etan.
Parisen 1-2 irabazi zuen Ingalaterrako taldeak nahiz eta galtzen hasi. Pep Guardiolaren gizonek bigarren zati oso ona egin zuten markagailua irauliz eta ondorioz finala eskura dute.
Cityk bere historiako Txapeldunen Ligako bere lehen finala bilatuko du Guardiolaren aginduetara. Katalanak 2009ko eta 2011ko Championsak irabazi zituen Bartzelonarekin eta ez du berriro Txapeldunen Ligako final bat jokatu.
Paris Sant Germainen Kylian Mbapperen parte-hartzea kolokan dago, ez du taldearen azken lan saioan parte hartu, baina hasierako hamaikakoan egotea espero da.
FITXA TEKNIKOA
MANCHESTER CITY: Ederson; Walker, Stones, Rúben Dias, Joao Cancelo; Rodri, Gündogan; Mahrez, De Bruyne, Foden; eta Bernardo Silva.
PSG: Keylor Navas; Florenzi, Marquinhos, Kimpembe, Diallo; Danilo, Verratti, Paredes; Di María, Neymar eta Mbappé.
Epailea: Björn Kuipers.
Futbol-zelaia: Etihad Stadium.
Ordua: 21.00