Gaur 18:00etan
Real Madril 'guztiarekin' zelairatuko da Moskuko CSKAren aurka
Erredakzioa
eitb.com-ek eta ETB1ek partidaren laburpen bat eskainiko dute 22:30etik aurrera. Gaurko beste neurkera Napoles-Chelsea izango da.
Ustezko hamaikakoak:
MOSKUKO CSKA: Sergei Chepchugov; Vasily Berezutsky, Sergei Ignashevich, Alexei Berezutsky, Georgy Shechennikov; Pontus Wernbloom, Yevgeny Aldonin, Zoran Tosic, Alan Dzagoyev; Ahmed Musa eta Seydou Doumbia.
REAL MADRIL: Casillas; Arbeloa, Pepe, Sergio Ramos, Coentrao; Khedira, Xabi Alonso, Granero; Ozil, Cristiano Ronaldo eta Benzema.
Real Madrilek Moskuko CSKA taldearen aurka jokatuko du gaur (18:00) Txapeldunen Ligan. Final-zortzirenetako joaneko partida izango da. Madrilgo taldeak bolada onari jarraipena eman nahi dio. Moskuko taldea gutxi aritu da orain arte, baina Luzhnikiko futbol-zelaiak duen berdegune artifizialera ohituta dago eta espero diren tenperatura hotzak ez dira zurien onurako izango.
Jose Mourinho teknikari portugaldarrak ez zuen zelairatuko duen hamaikakoari buruzko xehetasunik eman, baina "guztiarekin" irtengo direla aurreratu zuen. eitb.com-ek eta ETB1ek partidaren laburpen bat eskainiko dute 22:30etik aurrera. Gaurko beste neurkera Napoles-Chelsea izango da.