Txapeldunen Liga
Baselek ezustekoa eman du Bayern Munichi irabazita
Erredakzioa
Suitzarrek 1-0 irabazi dute Jupp Heynckesek zuzentzen duen taldearen aurka partida oso ona jokatuta. Jardunaldiko beste norgehiagokan Olympique Marsellak 1-0 irabazi dio Internazionaleri.
Fitxa teknikoa:
1 - Basilea: Sommer; Steinhofer, Abraham, Dragovic, Park; Huggel, Xhaka, Shaqiri (Zoa, 83), Fabian Frei (Stocker, 66); Alex Frei (Cabral, 89) eta Streller.
0 - Bayern Munich: Neuer; Rafinha, Boateng, Badstuber, Lahm; Tymoschuk, Alaba; Robben, Kroos (Olic, 89), Ribery (Müller, 71); eta Gomez.
Gola: 1-0: min 86, Stocker.
Epailea: Nicola Rizzoli (ITA).
Asteazken honetan Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako joaneko azken bi partidak jokatu dira eta ezustekoak izan dira nagusi gau honetan.
Suitzan Basel eta Bayern Munich ibili dira nor baino nor. Oso partida ikusgarria izan da, gol aukera asko sortu dituzte bi taldeek eta atezainak ere protagonista izan dira beraien geldituekin. Partida amaierara iristen ari zenean bazirudien bi taldeetako batek ere ez zuela gola sartuko, baina 86. minutuan Baselek egin zuen partidazo gol bakarra Stockerren biatrtez. 1-0ekoarekin bukatu zen norgehiagoka eta Bayernek final-laurdenetan egon nahi badu emaitza hau irauli beharko du itzulerako partidan.
Olympique Marsella-Internazionale (1-0)
Frantzian Marsella eta Inter aritu dira aurrez aurre. Partida berdindua, oso taktikoa eta gol aukera gutxikoa izan da. Bazirudien golik ez zela egongo eta partida 0-0ekoarekin bukatuko zela, baina Deschampsek zuzentzen duen taldeak 1-0ekoa sartu zuen 93. minutuan Ayewren bitartez eta abantaila hartu du kanporaketan.
Fitxa teknikoa:
1 - Olympique Marsella: Mandanda; Azpilicueta (Fanni, m.80), Nkoulou, Diawara, Morel; Diarra, Cheyrou (Kaboré, m.84); Amalfitano, Valbuena, A.Ayew; Brandao (J. Ayew, m.73)
0 - Internazionale: Julio Cesar; Maicon (Nagamoto, m.46), Lucio, Samuel, Chivu; Zanetti, Cambiasso, Stankovic; Sneijder; Forlan, Zarate (Obi, m.63)
Gola: 1-0, m.93: Ayew.
Epailea: Cüneyt Çakir (TUR).