Itxi

4. jardunaldia

Bartzelonak garaipena lortzeko beharra du Dinamo Kieven aurkako partidan

A. B. E. | EITB Media

Leer en Castellano

Txapeldunen Ligako multzoen faseko 4. jardunaldiko zortzi partida jokatuko dira gaur.

Barçak Dinamo Kieven aurka jokatu bezperan egin duen entrenamenduko irudia. Argazkia: EFE

Txapeldunen Ligako multzoen faseko 4. jardunaldiko zortzi partida jokatuko dira gaur; E, F, G eta H multzoetako taldeenak. Malmö - Chelsea eta Salzburg - Wolfsburg neurketekin abiatuko da jardunaldia, 18:45ean. Gainerako norgehiagokak 21:00etan hasiko dira.

E multzoan, Bartzelonak garaipena lortzeko beharra du Dinamo Kievi egingo dion bisitan. Barça 3. postuan dago 3 punturekin, eta talde ukrainarra azken sailkatua da, puntu bakarrarekin. Multzo honetako beste partidan, Bayern Munichek (9 puntu) final-zortzirenetarako txartela lortzeko aukera du, baina Benfica (4 puntu) mendean hartu behar du horretarako.

Bestalde, Sevillak (3 puntu) lehen garaiena erdietsi nahi du Lilleren (2puntu) aurka Sanchez Pizjuan estadioan. G multzoan, Salzburg (7 puntu) liderrak Wolfsburg (2 puntu) azken sailkatua hartuko du. Austriako taldeak final-zortzirenetan egotea berma lezake.

Jardunaldiko partida interesgarrienetako bat F multzoan jokatuko da, Atalanta (4 puntu) eta Manchester United (6 puntu) arituko baitira elkarren aurka. Vila-realek (4 puntu) Young Boys (3 puntu) izango du aurkari Zeramikaren Zelaian.

H multzoan, Juventusek (9 puntu) final-zortzirenetarako sailkapena eskuratu nahi du Zenit (3 puntu) mendean hartuta. Chelseak (6 puntu) ere hurrengo fasera sailkatzeko aurrerapausoa eman lezake Malmören (0 puntu) aurka jokatuko duen norgehiagokan.

 

Albisteak (3)