Final-zortzirenak (itzulera)
Milanek eta Benficak final-laurdenetarako txartela lortu dute
Erredakzioa
Italiarrek 4-0 irabazi zioten joaneko partidan Arsenali eta ingelesek 3-0 irabazi dute itzulerakoan. Benficak 3-2ko aurkako emaitza zekarren eta etxean 2-0 irabazi dio Zeniti.
Arsenal-Milan partidako fitxa teknikoa:
3. Arsenal: Szczesny, Vermaelen, Koscielny, Gibbs, Sagna, Song, Oxlade-Chamberlain (Chamakh, m.75), Walcott (Chu-Young, m.84), Rosicky, Gervinho, Van Persie.
0. Milan: Abbiati, Mexes, Abate, Silva, Emanuelson, Mesbah (Bonera, m.89), Van Bommel, Nocerino, El Shaarawy (Aquilani, m.70), Ibrahimovic, Robinho.
Golak: 1-0, min. 6: Koscielny; 2-0, min.26: Rosicky; 3-0, min.43: Van Persie, penaltiz.
AC Milan eta Benfica dira Txapeldunen Ligako final-laurdenetarako txartela lortu duten lehen bi taldeak. Bai italiarrek baita portugaldarrek ere asko sufritu dute sailkapena lortzeko.
Arsenalen aurka 4-0 irabazi zuen Milanek San Siron jokatu zen joaneko partidan eta bazirudien kanporaketa erabakita zegoela. Baina Arsenalek daukan guztia eman du bere zaleen aurrean eta atsedenaldira iritsi orduko 3-0 jarri da aurretik. Bigarren zatian, ordea, Arsenalek ez du aurkariaren ate aurrean asmatu eta Milanek lortu du sailkapena.
Jardunaldiko beste partidan Benficak San Petesburgen Zeniten aurka galdu egin zuen joaneko partida 3-2ko emaitzarekin. Etxean markagailua irauli beharra zeukan eta helburua lortu dute portugaldarrek. 2-0 irabazi dute Zeniten aurka Maxi Pereiraren gol bati esker. Final-laurdenetan da Benfica.
Benfica-Zenit partidako fitxa teknikoa:
2 - Benfica: Artur Moraes; Maxi Pereira, Luisao, Jardel y Emerson; Javi Garcia, Axel Witsel; Nico Gaitán (Matic, m.70) y Bruno Cesar; Rodrigo (Nolito, m.61) eta Oscar Cardozo (Nélson Oliveira, m.80).
0 - Zenit San Petersburgo: Malaféev; Anyukov (Bruno Alves, m.52), Lomberts, Hubocan, Criscito; Denísov, Semak, Shirókov; Bystrov (Lazovic, m.46), Zyryanov (Fayzulin, m.69) eta Kerzhakov.
Golak: 1-0: Maxi Pereira, 2-0 min.46; Nélson Oliveira (m.92)