Final-zortzirenak (itzulikoa)
Messik Bayer Leverkusen jipoitu du
Erredakzioa
Alemaniako taldea jipoitu du Bartzelonak eta izar argentinarra izan da neurketako protagonista. Txapeldunen Ligako historian partida bakarrean bost gol sartu dituen aurreneko jokalaria da.
Fitxa teknikoa:
Bartzelona: Valdes; Alves, Pique, Mascherano, Adriano (Muniesa, 63. minutua); Busquets, Xavi (Keita, 52. minutua), Cesc; Pedro, Messi eta Iniesta (Tello, .52. minutua).
Bayer Leverkusen: Leno; Castro, Schwaab, Toprak, Kadlec; Renato Augusto (Oczipka, 67. . minutua), Reinartz, Rolfes, Bender (Schurrle, 55. minutua); Kiessling y Derdiyok (Bellarabi, 55. minutua).
Golak: 1-0. 25. minutua, Messi. 2-0. . minutua.42, Messi. 3-0. 49. minutua, Messi. 4-0. 55. minutua, Tello. 5-0. 58. minutua, Messi. 6-0. 62. minutua, Tello. 7-0. 84. minutua, Messi. 7-1. 90. minutua, Bellarabi.
Leo Messi Bartzelonako izarrak erakustaldia eman du gaur eta bere ibilbidean aurrenekoz bost gol sartu ditu neurketa bakarrean. Bartzelonak Bayer Leverkusen 7-1 jipoitu du Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako itzuliko norgehiagokan, Camp Noun. Lehiaketan jokalari batek bost gol neurketa bakarrean sartzen dituen lehen aldia da.
Alemaniarrek gutxienez hiru gol sartu behar zituzten Barça gainditzeko, baina BayArenatik urrun garaipenik lortu ez dutela eta Camp Nou gotorleku bat dela jakinda, Robin Dutt prestatzaileak ez du ausartegi jokatu. Hala ere, Bartzelonak ez du gupidarik izan eta Alemaniako taldea jipoitu du, final-laurdenetarako sailkapena lortuz.
Argentinako aurrelariak marka berri bat hautsi du gaurkoan. Txapeldunen Ligako historian, formato berrian, partida bakarrean bost gol sartu dituen aurreneko jokalaria da.
Golak 25., 42., 49., 58. eta 84. minutuetan sartu ditu Messik eta bere errepertorio guztia azaldu du alemaniarren aurrean: Birritan atezaina buruz gain gainditu, diagonal baten ostean bere jaurtiketa zutoinetik hurbil kokatu du, beste bat Pedrorekin egindako jokaldiaren ondorioz lortu du eta areaz kanpo azkena sartu du.
Aurretik bi aldiz lau gol sartu ditu argentinarrak, Arsenalen eta Valentziaren kontra. Era berean, 14 hat-trick egin ditu, baina bost gol sekula ez ditu sartu neurketa bakarrean.
Argentinarraren historiarako beste partida bat izan da. Markak hausteaz ez da aspertzen eta Cesar Bartzelonako golegile handia zortzi golera du dagoeneko.
Apoelek ametsa luzatu du penaltietan
Bestalde, Nikosiako Apoelek O.Lyon kanporatu du penalti jaurtiketetan. Txipreko taldeak 1-0 irabazi du neurketa, baina luzapena beharrezkoa izan da, izan ere, joaneko partidan emaitza berdina lortu zuen talde frantziarrak. Luzapena emaitza berdinarekin amaitu eta penalti jaurtiketak erabaki dute kanporaketa. Horrela, aurrenekoz Txipreko talde bat final-laurdenetan izango da.
Honenbestez, Txipreko hiriburuko taldeak ametsa luzatu du. Ivan Jovanovic entrenatzaileak sendotasun ikaragarria eman dio Apoeli.
Fitxa teknikoa:
Apoel: Chiotis; Poursaitides, Oliveira, Paulo Jorge, Boaventura; Nuno Morais, Helder Sousa (Alexandrou, 94. minutua), Charalambides (Marcinho, 77. minutua), Manduca; Aílton, Solari (Trickovski, 74. minutua).
Olympique de Lyon: Lloris; Reveillere, Kone, Cris, Cissokho; Gonalons, Kallstrom; Briand (Lacazette, 100. minutua), Ederson (Gomis, 73. minutua), Bastos; Lisandro.
Golak: 1-0, min.9, Manduca.
Penalti jaurtiketak: 0-1, Kallstrom. 1-1, Aílton. 1-2, Lisandro. 2-2, Morais. 2-3, Gomis. 3-3, Alexandrou. 4-3, Trickovski.