Itxi

Final-zortzirenak (itzulikoa)

Bartzelona-Leverkusen (7-1) eta Apoel-O.Lyon (1-0) neurketetako golak

Erredakzioa

Leo Messi Bartzelonako izarrak erakustaldia eman du eta bere ibilbidean aurrenekoz bost gol sartu ditu neurketa bakarrean.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Leo Messi Bartzelonako izarrak erakustaldia eman du gaur eta bere ibilbidean aurrenekoz bost gol sartu ditu neurketa bakarrean. Bartzelonak Bayer Leverkusen 7-1 jipoitu du Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako itzuliko norgehiagokan, Camp Noun. Lehiaketan jokalari batek bost gol neurketa bakarrean sartzen dituen lehen aldia da.

Bestalde, Nikosiako Apoelek O.Lyon kanporatu du penalti jaurtiketetan. Txipreko taldeak 1-0 irabazi du neurketa, baina luzapena beharrezkoa izan da, izan ere, joaneko partidan emaitza berdina lortu zuen talde frantziarrak. Luzapena emaitza berdinarekin amaitu eta penalti jaurtiketak erabaki dute kanporaketa. Horrela, aurrenekoz Txipreko talde bat final-laurdenetan izango da.

Bideoak (1)