Itxi

Final-zortzirenetako itzulikoa

Ezustekoa saihestea Cristianoren esku utziko du Real Madrilek

Erredakzioa

Bernabeuko partida zuzenean ikusteko aukera izango duzue asteazken honetan, eitb.com-en eta ETB-1en. Bestalde, Chelseak Stamford Bridgeren bultzada nahi du Napoli mendean hartzeko.

CSKA eta Real Madrilen arteko Moskuko partidaren irudia. Argazkia: EFE

Moskuko CSKA gainditzeko helburuarekin Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako itzuliko neurketari aurre egingo dio Real Madrilek asteazken honetan (20:45ean). Zuriek joaneko partidaren emaitza estuari (1-1) etekina atera beharko diote datorren ostiraleko zozketan izateko. Norgehiagoka eitb.com-en eta ETB-1en zuzenean jarraitzeko aukera izango duzue.

Lehen kanporaketa honetan sei denboraldi jarraian kanpoan geratu zirela ahaztu dute madrildarrek dagoeneko. Real Madril txapelketa lortzeko hautagai nagusietako bat da berriro. Mourinhoren jokalariek ez dute ezustekorik nahi, baina joaneko partidan Pontus Wernbloomek luzapenean sartutako golak kanporaketa irekita utzi zuen.

Ustezko hamaikakoak:

Real Madril: Casillas, Arbeloa, Sergio Ramos, Pepe, Marcelo; Xabi Alonso, Khedira; Ozil, Cristiano Ronaldo, Higuain eta Benzema.

Moskuko CSKA: Chepchugov; Vasily Berezutsky, Ignashevich, Alexei Berezutsky, Shchennikov; Wernbloom, Mamaev; Dzagoev, Honda, Musa; eta Doumbia.

Epailea: Stephane Lannoy (FRA).

Estadioa: Santiago Bernabeu.

Chelsea-Napoli

Bestalde, Roberto Di Matteoren Chelseak Stamford Bridgeren bultzada nahi du sailkapena lortzeko. Etxean hamar gol alde eta kontran batere ez du jaso Ingalaterrako taldeak. Napolik, ostera, historia egin eta joaneko neurketan lortutako emaitza aprobetxatu nahi du.

Chelseak 1-3 porrot egin zuen Italian, otsailaren 21ean, San Paolo estadioan, nahiz eta ingelesek aurrea hartu markagailuan Juan Mataren gol baten bidez.

Ustezko hamaikakoak:

Chelsea: Cech; Ivanovic, Terry, Cahill, Cole; Meireles, Ramires, Lampard; Sturridge, Mata eta Drogba.

Napoli: De Sanctis; Campagnaro, Cannavaro, Aronica; Maggio, Gargano, Inler, Zuniga; Hamsik, Lavezzi eta Cavani.

Epailea: Felix Brych (Alemania).

Estadioa: Stamford Bridge (Londres).


Albisteak (1)

Informazio gehiago (1)