Itxi

Final-zortzirenetako itzulikoa

Bayern Munichek Basel jipoitu du Allianz Arenan

Erredakzioa

Alemaniako taldeak aise irabazi dio Suitzako talde ahulari Allianz Arenan (7-0). Bestalde, Milango Interrek 2-1 O. Marseilla mendean hartu du, baina ez da nahikoa izan sailkapena lortzeko.

Argazkia: EFE

Fitxa teknikoa:

Hamaikakoak:

Bayern Munich: Neuer; Lahm, Boateng, Badstuber, Alaba; Luiz Gustavo, Kroos, Robben (Tymoshchuk, 44. minutua), Ribery (Pranjic, 79. minutua); Muller (Schweinsteiger, 70. minutua), Mario Gomez.

Basel: Sommer; Steinhofer (Degen, 70. minutua), Abraham, Dragovic, Park Joo Ho; Cabral, Xhaka, Shaqiri (Zoua, 80. minutua), F. Frei (Stocker, 61. minutua); A. Frei, Streller.

Golak: 1-0, 11. minutua, Robben. 2-0, 42. minutua, Muller. 3-0, 44. minutua, Mario Gomez. 4-0, 50. minutua, Mario Gomez. 5-0, 61. minutua, Mario Gomez. 6-0, 67. minutua, Mario Gomez. 7-0, 81. minutua, Robben.

Bayern Munichek Txapeldunen Ligako final-laurdenetarako sailkapena lortu du gaur Basel 7-0 jipoitu eta gero. Mario Gomez aurrelariak lau gol sartu ditu eta partidako protagonista izan da. Joaneko 1-0ekoa ezer ezean utzi du Alemaniako taldeak. Era berean, azken asteetan agertutako zalantzak gol festa batekin ezabatu ditu Jupp Heynckesen taldeak.

Neurketa hasieratik Baseleko zelaian jokatu da norgehiagoka eta lehen zatia alemaniarren setio bat izan da. Aurreneko minutuetan Suitzako taldearen atezainaren aurrean arriskua sortu du Robbenek, eta Baselek ez du denbora asko iraun golik jaso gabe.

Bigarren zatiak ildo beretik jarraitu du eta Suitzako jokalariak aldageletan geratu direla ematen du. Horrela, Bayernek gol festarekin jarraitu du. Bigarren zatiko bosgarren minutuan Mario Gomezek bere bigarren gola sartu du Riberyren erdiraketa bikaina aprobetxatuz. 61. minutuan protagonistak errepikatu dira eta Gomezek hat-trick-a lortu du.

Gutxi ez balitz, Riberyk eta Mario Gomezek Baselen defentsa jipoitzen jarraitu dute. 67. minutuan erdilari frantziarrak goleko beste baloi bat jarri dio alemaniarrari eta aurrelariak ez du barkatu. Robbenek gau magikoa itxi du zazpigarren gola 81. minutuan sartuta.

Milango Inter-O. Marseilla

Bestalde, Marseillako Olympiquek final-laurdenetarako sailkapena lortu du Milango Inter kanporatuta. Brandaok azken minutuetan sartutako golak Inter kalean utzi du.

Diego Militok Inter markagailuan aurretik jarri eta gero, frantziarrek luzapena zuten buruan, baina azken minutuetan petrolioa atera dute jokaldi batean, dagoeneko biktima mozorroa jarrita zutenean.

Fitxa teknikoa:

Hamaikakoak:

Milango Inter: Julio Cesar; Maicon, Samuel, Lucio, Nagatomo; Zanetti, Poli (Cambiasso, 74. minutua), Stankovic; Sneijder (Obi, 58. minutua); Diego Milito eta Forlan (Pazzini, 58. minutua).

O. Marseilla: Mandanda; Azpilicueta, N'Koulou, Diawara, Morel; Amalfitano, Mbia, Valbuena (Cheyrou, 79. minutua), Diarra, Ayew (Bracigliano, 93. minutua) eta Remy (Brandao, 88. minutua).

Goles 1-0, 75. minutua, Diego Milito. 1-1, 91. minutua, Brandao. 2-1, 96. minutua, Pazzini.






Galeriak (1)