CSKAri eta Napoliri irabazita
Real Madril eta Chelsea, final-laurdenetara
Erredakzioa
Mourinhok zuzentzen duen taldeak 4-1 irabazi dio CSKA Moskvari. Talde ingelesak 4-1 irabazi dio Napoliri eta joaneko partidatik zekarren aurkako 3-1ekoa iraultzea lortu du.
Real Madril-CSKA Moskva partidako fitxa teknikoa:
4 - Real Madril: Casillas, Arbeloa, Pepe, Sergio Ramos, Marcelo, Xabi Alonso, Khedira, Özil (Lass, m.87), Kaka (Granero, m.75), Cristiano Ronaldo eta Higuain (Benzema m.70).
1 - CSKA Moskva: Chepchugov, Aleksei Berezutski, Vasili Berezutski, Ignashevich, Schennikov, Aldonin (Mamayev, m.46), Wernbloom, Tosic (Necid, m.80), Dzagoev, Musa (Oliseh, m.60) eta Doumbia.
Golak: 1-0, m.26: Higuain; 2-0, m.55: Ronaldo. 3-0, m.70: Benzema. 3-1, m.76: Tosic. 4-1, m.93+: Ronaldo
Epailea: Stephane Lannoy (FRA).
Real Madrilek Txapeldunen Ligako final-laurdenetarako txartela lortu zuen CSKA Moskvari itzulerako partidan 4-1 irabazita. Errusiatik ekarritako emaitza 1-1ekoa izan zen. Jose Mourinhoren taldeak nagusitasunez eta merezita irabazi zuen norgehiagoka.
Partida hasieran berdintasuna izan zen nagusi eta bi taldeek eduki zituzten gol aukera. Minutuak pasa ahala Real Madril nagusitzen hasi zen eta 28. minutuan Higuainek 1-0eko sartu zuen. Emaitza horrekin iritsi zen partida atsedenaldira.
Bigarren zatian jaun eta jabe izan zen etxeko taldea. 55. minutuan Cristiano Ronaldok 2-0ekoa sartu zuen eta 70.ean Benzemak 3-0ekoa egin zuen. Orduan Real Madril erlaxatu egin zen eta momentu hortan CSKAk gola sartu zuen. Tosic izan zen 3-1ekoaren egilea gol bikaina sartuta. Partida amaieran Cristiano Ronaldok 4-1ekoa ezarri zuen markagailuan Benzemaren pase dotorea jasota.
Chelsea-Napoli (4-1):
Chelsea jaun eta jabe izan da aurreneko zatian, baina Napolik arrisku handiko kontraerasoak sortu ditu. Hala ere Drogbak 1-0ekoa lortu du 27. minutuan. Londreseko taldeak bigarrena sartzeko abagunea ederrak izan ditu, baina atsedenaldian 1-0ekoa izan da Stamford Bridge estadioan.
Bigarren zatian John Terryk egin du 2-0ekoa, baina Italiako taldeak gola lortu du. Inlerren zartakoa sare barrura joan da eta Napolik 2-1ekoa jarri du markagailuan. Frank Lampardek 3-1ekoa lortu du penaltia jaurtiketa sare barrura bidalita eta norgehiagoka luzapenera joan da.
Luzapeneko lehenengo zatian Ivanovicek gola lortu du eta Chesleak garaipena eskuratu du (4-1). Londreseko taldeak Txapeldunen Ligako final-laurdenak jokatuko ditu Napoliren aurkako kanporaketa irauli eta gero.
- Fitxa teknikoa:
4. Chelsea: Cech; Ivanovic, Luiz, Terry (Bosingwa, 97. minutuan), Cole; Ramires, Essien, Lampard; Mata (Malouda, 95. minutuan), Sturridge (Torres, 60. minutuan) eta Drogba.
1. Napoli: De Sanctis; Campagnaro, Cannavaro, Aronica (Vargas, 110. minutuan); Maggio (Dossena, 36. minutuan), Inler, Gargano, Zuñiga; Hamsik (Pandev, 105. minutuan), Cavani eta Lavezzi.
Golak: 1-0, 29. minutuan: Drogba; 2-0, 47. minutuan: Terry; 2-1, 54. minutuan: Inler; 3-1, 74. minutuan: Lampard penaltiz; 4-1, 105. minutuan: Ivanovic;