Final-laurdenak
Real Madrilek kanporaketa bideratu du APOEL 0-3 menderatuta
Erredakzioa
Benzemak bi gol sartu ditu eta Kakak beste bat. Jardunaldiko beste norgehiagokan Chelseak 0-1 irabazi dio Benfikari Kalouren gol bati esker.
Real Madril faborito moduan heldu zen Nikosiara eta zelaian ere bere nagusitasuna erakutsi zuen, neurketa kontrolatu eta baloia berea eginez. Mourinhok gidatutako taldeak jokoa zuzendu zuen eta aukera gutxi eman zizkion aurkariari. Iker Casillasek ia ez zuen lanik izan.
APOEL bere zelaian sartu zen eta norgehiagokari defentsa indartsu batekin egin zion aurre, heldu ez ziren kontraerasoen zain. Zipretarrek zurien erasoaldiei aurre egin zieten, besteak beste, Benzemak atea utzik zuela 32. minutuan izan zuen gol aukera edo Cristiano Ronaldok 43. minutuan izandakoa, baina baloia kanpora bidali zuen.
Golak ikusteko bigarren zatira arte itxaron behar izan zen. 74. minutuan Benzemak markagailua martxan jarri zuen Kakaren erdiraketa batean. Minutu batzuk geroago Kakak bigarrena egin zuen Marceloren jokaldi ikusgarri bate ostean (82. minutua). Neurketa bukatzeko minutu eskaz falta zirela Benzemak beste gol bat erdietsi zuen Özilen pase batean eta kanporaketa bideratuta laga du.
Chelsea, finalaurrekoetatik gertu Kalouren gol bati esker (0-1)
Salomon Kalou bolikostarrak Chelsearen gol bakarra egin du Fernando Torresen erdiraketa bikain batean, eta Londreseko taldea Txapeldunen Ligako finalerdietatik hurbil utzi du.
Hala ere, oraindik ez dago ezer erabakita eta Stanford Brinden Benfikak kanporaketari buelta eman diezaioke. Portugaldarrek ondo jokatu zuten, baina hutsak ere egin zituzten. Chelsea, bestalde, ordenatuta eta adi egon zen, bere esperientziaz baliatuz garaipena eskuratzeko.
Neurketako gola bigarren zatian heldu zen, Torresen jokaldi batean. Baloia Salomon Kalouri erdiratu eta honek baloia sarera bidali zuen 75. minutuan. Benficak erreakzionatu nahi izan bazuen ere, beranduegi zen. Kanporaketako itzuliko partidan bi gol sartu beharko ditu Benficak filan-aurrekoekin amesteko.