Final-laurdenak
Bartzelonak Camp Nou estadioan erabaki beharko du kanporaketa
Erredakzioa
Guardiolaren mutilek 0-0 berdindu dute Milanen aurka eta kanporaketa erabakitzeke gelditu da. Jardunaldiko beste norgehiagokan, Bayern Munichek 0-2 gainditu du O. Marsella.
- Fitxa teknikoa:
0. AC Milan: Abbiati; Bonera, Mexes, Nesta (Mesbah, 75. minutuan), Antonini; Ambrosini, Nocerino, Seedorf, Boateng (Emanuelson, 67. minutuan); Ibrahimovic eta Robinho (El Shaarawy, 52. minutuan).
0. FC Bartzelona: Valdes; Alves, Pique, Mascherano, Puyol; Xavi, Busquets, Keita, Iniesta (Tello, 65. minutuan); Messi eta Alexis (Pedro, 76. minutuan).
Bartzelonak ezin izan du oso sendo aritu den Milan gainditu eta 0-0 bukatu da norgehiagoka San Siron, Txapeldunen Ligako final-laurdenetako joanekoan. Berdegunearen egoera oso kaskarra izan da eta jokalarien akatsak ugariak izan dira.
Lehenengo zatian Kataluniako taldeak abagune ederrak izan ditu, baina Milaneko defentsa eta Abbiati atezaina bikain aritu dira. Allegriren mutilek kontraerasoak bilatu dituzte eta arriskua sortu dute Valdesen ate inguruan. Hala ere, Robinhok eta Ibrahimovicek ezin izan dute gola lortu.
Guardiolaren taldea eroasoago egon da bigarren zatian eta gol aukerak oso garbiak izan dira. Messik, Xavik eta Tellok abagune ederrak izan dituzte, baina Bartzelonak ezin izan du markagailuko emaitza aldatu. Kanporaketa erabakitzeke gelditu da eta Camp Nou estadioa izango da epailea.
O. Marseilla-Bayern Munich (0-2)
Bestalde, Bayern Munichek aurrea hartu du final-laurdenetako kanporaketan O. Marseillari 0-2 irabazita. Alemaniako taldearen golak Robbenek eta Mario Gomezek sartu dituzte eta oro har alemaniarrak Frantziako taldea baino hobeto moldatu dira berdegunean. Lehen gola jaso ostean Marseillak ezin izan du erreakzionatu.
Olympique Marseilla: Elinton Andrade; Azpilicueta, Fanni, N'koulou, Morel; Mbia, Diarra (Cheyrou, 71. minutua); Amalfitano (Brandao, 68. minutua), Valbuena; Ayew eta Remy.
Bayern Munich: Neuer; Lahm, Boateng, Badstuber, Alaba; Robben, Luiz Gustavo, Kroos (Tymoshchuk, 63. minutua), Muller (Schweinsteiger, 70. minutua), Ribery (Pranjic, 78. minutua); eta Mario Gomez.
Golak: 0-1, 44. minutua, Mario Gomez. 0-2, 69. minutua, Robben.