Final-laurdenak
O. Marseilla-Bayern Munich (0-2) partidaren golak
Erredakzioa
Alemaniako taldearen golak Robbenek eta Mario Gomezek sartu dituzte eta oro har alemaniarrak Frantziako taldea baino hobeto moldatu dira berdegunean. Milan-Bartzelona neurketa hutsean amaitu da.
Bayern Munichek aurrea hartu du final-laurdenetako kanporaketan O. Marseillari 0-2 irabazita. Alemaniako taldearen golak Robbenek eta Mario Gomezek sartu dituzte eta oro har alemaniarrak Frantziako taldea baino hobeto moldatu dira berdegunean.
Bestalde, Bartzelonak ezin izan du oso sendo aritu den Milan gainditu eta 0-0 bukatu da norgehiagoka San Siron, Txapeldunen Ligako final-laurdenetako joanekoan. Berdegunearen egoera oso kaskarra izan da eta jokalarien akatsak ugariak izan dira.