Itxi

Chelsea-Bartzelona (1-0)

Guardiola: 'Orain Chelsea da faborito nagusia'

Erredakzioa

Bartzelonako teknikariak 'partida zaila' espero zuela onartu du, eta kanporaketa iraultzeko etxean 'erronka' izango dutela argi utzi du.

Pep Guardiola. Argazkia: EFE

Pep Guardiola Bartzelonako entrenatzaileak "partida zaila izango zela" bazekiela onartu du prentsaurrekoan, Txapeldunen Ligako finalerdietako joaneko Chelsearen aurkako neurketan 1-0 galdu ostean. Hala ere, prestatzaile katalanak "hainbeste aukera sortzea" ez zuela espero argi utzi du.

"Joko luzez eta kornerrez betetako norgehiagoka espero nuen, bagenekielako Chelseak horrelako partidak gustoko dituela. Hala ere ez genuen hainbeste abagune sortzea espero", azaldu du Guardiolak.

Entrenatzaile blaugranak itzulerako neurketa "guztiontzat erronka handia" izango dela eta "gol aukerak sortzeko eta kanporaketan aurrea hartzeko bideak" bilatuko dituztela onartu du.

"Orain Chelsea da faboritoa emaitza ona lortu baitu. Etxean 90 minutu jokatu behar ditugu eta hori izango da gure erronka", bukatu du Pep Guardiolak.

Albisteak (2)