Real Madril-Bayern
Mourinho: 'Ziur nago gola lortuko dugula'
Erredakzioa
Jokalariek ez dutela 'ezer erakutsi behar' eta taldea neurketara emoziozko 'puntu egokian' helduko dela azpimarratu du prentsaurrekoan Real Madrileko teknikariak.
Jose Mourinho Real Madrileko prestatzaileak Bayernek erasora jokatuko duela adierazi du prentsaurrekoan eta talde zuriak, "erasoan duen indarra" dela eta gola lortuko duela ziur dagoela onartu du. Jokalariek ez dutela ezer erakutsi behar gaineratu du portugaldarrak, emozionalki "puntu perfektuan" ikusten duelako taldeak
"Gure ideak berdegunean jarriko ditugu eta bihar nahi duguna egingo dugu, egiten saiatuko gara eta Bayerni ez diogu utziko bere jokoa egiten. Real Madrilek duen indarra dela eta gola egingo dugula ziur nago, eta horregaitik Bayern ere gola egitera irtengo da zelaira", adierazi du Mourinhok.
Gainera Bayernek egindako lana goraipatu du teknikari portugaldarrak. "Bayern talde oso ona da eta entrenatzaile oso ona dauka. Finalean izateko amets egiteko aukera irabazi dute jokalariek, talde bezala indarra baitute", azaldu du.
Kanporaketa iraultzeko "puntu perfektuan" heldu direla uste du Mourinhok. "Puntu egokian daude nire mutilak, ez daude oso emozionatuta, ezta oso lasai. Emozioa puntu egokian izan behar dugu honelako partida baten aurrean", adierazi du.