Itxi

Final-laurdenak

Real Madril-City, PSG-Barça, Atletico-Dortmund eta Arsenal-Bayern, Txapeldunen Ligako final-laurdenetan

EITB Media

Real Madrilek Manchester City izango du aurkari final-laurdenetako kanporaketan, PSGk Barçaren aurka jokatuko du, Atletico Madrilek Borussia Dortmund izango du aurkari eta Arsenal Bayern Munichen kontra lehiatuko da. Joaneko neurketak apirilaren 9 eta 10ean jokatuko dira; itzulikoak, 16 eta 17an.

Txapeldunen Ligako final-laurdenetako zozketako irudia. Argazkia: EFE

Real Madril-Manchester City, PSG-Bartzelona, Atletico Madril-Borussia Dortmund eta Arsenal-Bayern Munich dira Txapeldunen Ligako final-laurdenetako kanporaketak. Ostiral honetan, martxoaren 15ean, UEFAk Nyon Suitzako udalerrian duen egoitzan egin da zozketa.

Finalerdietako batean, Atletico-Dortmund kanporaketaren irabazlea PSG-Barça kanporaketako garailearekin lehiatuko da; bestean, Real Madril-Manchester City kanporaketan aurrera egiten duen taldea Arsenal-Bayern kanporaketako irabazlearen kontra arituko da.

Final-laurdenetako kanporaketen joaneko neurketak apirilaren 9an eta 10ean jokatuko dira; itzuliko norgehiagokak, berriz, hilaren 16an eta 17an izango dira.

Albisteak (2)