Itxi

D Multzoa

Manchester Cityk Real Madrilen tristura neurtuko du

Erredakzioa

Zuriek Manchester City aurrenekoz hartuko dute Txapeldunen Ligan. Ingalaterrako taldeak Real Madrilen krisia aprobetxatu nahi du Santiago Bernabeun.

Cristiano Ronaldo Sanchez Pizjuanen. EFE

Manchester Citiyren bisitak Real Madrilen debuta animatuko du Txapeldunen Ligan. Zuriak lehiaketa horri lotu nahi dira suspertzeko; izan ere, Real Madrilen krisia zabaldu da denboraldi hasiera traketsa egin eta gero. Gainera, Txapeldunen Liga lehentasuna izan da beti zurientzat.

Zuriek Manchester City aurrenekoz hartuko dute Txapeldunen Ligan. Ingalaterrako taldeak Real Madrilen krisia aprobetxatu nahi du Santiago Bernabeun. Madrildarrek bi porrot jaso dituzte dagoeneko BBVA Ligan.

Norgehiagokak Txapeldunen Ligako D Multzoari hasiera emango dio. 'Heriotzaren multzoa' deitu diote dagoeneko; izan ere, Alemaniako Borussia Dortmundek eta Holandako Ajaxek osatzen dute.

Ingalaterrako txapeldunaren bisitak Real Madrilen egoera neurtuko du. Zuriek Europan onenak eman ohi dituzte. Hala ere, talde madrildarrean iskanbila da nagusi une honetan. Jose Mourinhok jokalariak gogor kritikatu zituen Sevillaren kontra porrot egin eta gero. Entrenatzaileak ez du asmatu denboraldi hasiera honetan.

Bestalde, Manchester Cityrentzat Txapeldunen Liga bere hazkundean eman beharreko hurrengo aurrerapausoa da. 'Premier' liga iragan denboraldian irabazi eta zorra kitatu zuen. Orain Europa du jomuga iaz kale egin ostean.

Ustezko hamaikakoak:

Real Madril: Casillas; Arbeloa, Sergio Ramos, Pepe, Marcelo; Khedira, Xabi Alonso; Di María, Modric, Ronaldo; eta Benzema edo Higuain.

Manchester City: Hart; Maicon, Kompany, Lescott, Clichy; Luis Garcia, Yaya Toure; Nasri, Silva, Tevez; eta Balotelli.

Epailea: Damir Skomina (Eslovenia)
Futbol-zelaia: Santiago Bernabeu.
Ordua: 20:45.

Albisteak (3)