5. jardunaldiko emaitzatak
Borussia Dortmundek ez du hutsik egin Zagreben eta Liverpoolek nagusitasunez menderatu du Real Madril
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Unai Emeryren Aston Villak husna berdindu du Juventusen kontra, Txapeldunen Ligako liga faseko bosgarren jardunaldian.
Borussia Dortmundek lortu du Txapeldunen Ligako liga faseko laugarren postura gora egitea, asteazken honetan Dinamo Zagrebi 0-3 irabazi baitu. Alemaniako taldeak indartsu ekin dio neurketari Maksimir estadioan, Rami Bensebanik gidatutako erasoari esker, Kroaziako taldearen atea inguratu baitute.
Bestetik, Liverpoolek nagusitasunez hartu du mendean Real Madril (2-0), Alexis Mac Allister argentinarraren eta Cody Gakpo nederlandarraren golekin. Ingalaterrako taldea izan da nagusi erasoan, Madrilekoaren bizitasun faltaren aurrean. Egungo txapeldunak jokatutako 15 puntuetatik sei baino ez ditu eskuratu; beraz, orain arte, inoizko Txapeldunen Ligako multzoen fase okerrena egiten ari da.
Unai Emeryren Aston Villak eta Juventusek hutsean utzi dute markagailua. Emaitza horrekin, Emeryren taldearen esku dago oraindik kanporaketetara aurrera egiteko aukera. Villak gola sartu du luzapenean, baina Michele Di Gregoriori egindako falta baten ostean, VARak bertan behera utzi du. Bederatzigarren daude orain, 10 punturekin, Monakorekin berdinduta; Italiako taldea, berriz, 19. dago, azken hiru jardunalditan ez dutelako irabazi.
Monakok galdu egin du lehen aldiz Europan denboraldi honetan (2-3), Benficaren kontra, nahiz eta bitan aurreratzea lortu duen. 58. minutuan, Wilfried Singo kanporatu dute, eta bat gutxiagorekin jokatzeak eragina izan du.
Horrez gain, Philips Stadion zelaian, PSV Eindhovenek markagailua irauli du azken minutuetan Shakhtar Donetski sartutako hiru golekin (3-2). Izan ere, Pedrinhok txartel gorria ikusi du, eta Ukrainako taldeak ezin izan dio neurketari eutsi. Danylo Sikan eta Oleksandr Zubkov jokalarien golek aurrean jarri dute Shakhtar, baina bat gutxiago izanda, PSV Eindhovenek garaipena erdietsi du azkenean. Malik Tillman (87. eta 90. minutuetan) eta Ricardo Pepi (95. ean) izan dira golegileak.
Gainerako emaitzei dagokienez, Lille play-offetarako postuetan sendotu da, Boloniari Renato Dall'Aran 1-2 irabazita; Celticek eta Brujasek puntuak banatu dituzte banako berdinketarekin. Azkenik, Izar Gorriak lehen garaipena poltsikoratu du etxean, Stuttgart 5-1 menderatuta, eta Sturm Graz Gironari nagusitu zaio 1-0, Mika Bierethek bigarren zatian sartutako golari esker.