Itxi

6. jardunaldia

Real Madrilek arnasa hartu du Atalantari irabazita, eta Liverpoolek lider jarraitzen du Girona mendean hartuta

EITB Media

Leer en Castellano

Txapeldunen Ligako 6. jardunalian azpimarratzekoak dira Aston Vilaren eta Bayer Leverkusenen garaipenak, Leipzigen eta Interren aurka, hurrenez hurren. Gainera, Bayern Munichek 1-5 irabazi dio Shakhtarri eta PSGk garaipena bereganatu du Salzburgoren kontra.

Bellingham (Real Madril), L. Vazquezekin, Atalantari sartu dion gola ospatzen. Argazkia: EFE

Abenduaren 10ean, asteartean, 2024-2025 Txapeldunen Ligako 6. jardunaldiko bederatzi partida jokatu dira; guztira, 25 gol egin dira, eta neurketa bakarra amaitu da golik gabeko berdinketarekin (0-0).

Liverpoolek lider jarraitzen du, Gironaren aurka garaipena lortuta (0-1), Monilivin. Ingalaterrako taldeak seitik sei norgehiagoka irabazi ditu; Kataluniako taldea, aldiz, ia kanporatuta dago.

Bestalde, Real Madrilek arnasa hartu du, Atalantari 2-3 irabazita. Espainiako taldea sailkapenaren erdialdean dago, 9 punturekin. Partida zirraragarria izan da, eta, azkenean, egungo txapelduna atera da garaile.

Horrez gain, Unai Emeryk zuzendutako Aston Vilak Leipzig menderatu du (2-3), eta sailkapeneko lehen postuetan kokatu da, 13 punturekin. Xabi Alonsoren Bayer Leverkusenek ere, hiru puntu eskuratu ditu Inter Milanen aurka lortutako garaipenari esker (1-0). Leverkusenek ere, 13 puntu ditu, eta onenen artean dago.

Azpimarratzekoak dira, baita, Bayern Munichek (12 puntu) Shakhtar Donetsken aurka erdietsitako garaipena (1-5) eta PSGk Salzburgoren kontra lortutakoa (0-3). Bestalde, Dinamo Zagrebek eta Celticek golik gabe berdindu dute (0-0), Stade Bretoisek PSVri irabazi dio (1-0) eta Brujasek hiru puntuak eskuratu ditu Sporting Lisboaren aurka (2-1).

Txapeldunen Ligako 6. jardunaldiko partiden emaitzak:

Girona - Liverpool (0-1)

Dinamo Zagreb - Celtic (0-0)

Stade Bretois - PSV (1-0)

Shakhtar Dontesk - Bayern Munich (1-5)

Brujas - Sporting Lisboa (2-1)

Salzburgo - PSG (0-3)

Leipzig - Aston Vila (2-3)

Bayer Leverkusen - Inter Milan (1-0)

Atalanta - Real Madril (2-3)

Albisteak (3)